JUL. 24 2024 - 06:00h Babarrun zuri eta bakailao entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g babarrun zuri, 300 g bakailao gazi, piper gorri bat, tipulina bat, 12 oliba beltz. Oliozpina: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko, 36 orduz ur hotzetan beratu. 2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. 3. Eltze batean ur ugari jarri. Ura irakiten hasten denean, bakailaoa sartu. Tapatu eta 3 minutuz egosi. Xukatu eta xaflak atera.4. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.5. Presio-eltze batean babarrunak ur eta gatz pixka batekin 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.6. Piperra eta tipulina txikitu. 7. Babarrunak, bakailaoa, olibak, barazkiak eta irabiatutako saltsa nahastu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g babarrun zuri, 200 g bakailao gazi, 2 piper berde, tomate bat, tipulina erdia. Oliozpina: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 21. Babarrunak eta bakailaoa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Tipulina eta piperrak txikitu.3. Tomatea dadotan moztu.4. Babarrunak, barazkiak eta irabiatutako oliozpina nahastu. Plateretan aurreko nahasketa jarri eta gainean bakailaoa.