GAIAK

Itsas-zapo kroketak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g itsas-zapo, 300 g muskuilu, 200 g otarrainxka, piper berde bat, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Itsas-zapoari hezurrak kendu eta txikitu.
2. Muskuiluak egosi, ireki arte. Haragia txikitu eta salda xukatu.
3. Otarrainxkak zuritu eta txikitu.
4. Eltze batean txikitutako piperra gurinarekin erregosi. Otarrainxkak eta itsas-zapoa gehitu eta arin erregosi.
5. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Muskuiluak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
6. 24 bola egin eta kroketak egin.
7. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
8. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g itsas-zapo, baratxuri ale bat, 150 g ganba, 200 g txirla, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Txirlak egosi eta salda xukatu. 2. Txikitutako baratxuria gurinarekin erregosi.
3. Txikitutako itsas-zapoa eta ganbak gehitu eta arin erregosi.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
5. Esnea eta salda bota eta etengabe irabiatu. Txirlak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz.
Aurreko errezetan bezala bukatu.