AUG. 08 2024 - 05:57h Untxia pikuekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 250 g piku, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 125 ml ardo zuri, 400 ml salda, koilarakada bat ezti, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Untxia garbitu, zatitu, gatza bota eta irineztatu. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte. Atera.2. Eltze batean txikituto tipula, piperra eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Barazkiei untxia eta txikitutako perrexila gehitu. Salda eta ardoa bota, eltzea estali eta 35 minutuz egosi. 4. Lau zatitan moztutako pikuak gehitu eta beste 5 minutuz egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 300 g piku, 2 tipula, 2 baratxuri ale, 200 ml ardo zuri, 400 ml salda, koilarakada bat ezti, olioa, gatza, ezkaia. Zailtasuna 21. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Eltze batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte. Atera eta olio pixka bat utzi.2. Eltze berean zerrendatan moztutako tipulak eta baratxuriak erregosi, su oso eztitan. 3. Untxia, ezkai pixka bat eta ardoa gehitu eta 10 minutuz egosi.4. Salda eta eztia bota, eltzea estali eta 25 minutuz egosten utzi. Untxia atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.5. Erditik moztutako pikuak, untxia eta saltsa 5 minutuz egosi.