SEP. 26 2024 - 05:51h Oilasko eta solomo erreta kaneloiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, azenario bat, porru bat, 3 baratxuri ale, tomate txiki bat, oilasko txiki bat, 700 g txerri solomo, olioa, gatza, erromeroa, ezkaia Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 300 ml esne, gatza. Zailtasuna 31. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.2. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu.Betegarria:1. Azpil batean moztutako barazkiak, erromeroa eta ezkaia jarri, eta gainean oilaskoa eta solomoa.2. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 45 minutuz. Noizean behin gainetik salda pixka bat bota. Solomoa atera, oilaskoari buelta eman eta beste 25 minutuz erre.3. Oilaskoari hezurrak kendu.4. Oilaskoa, solomoa eta barazkiak txikitu eta bexamelarekin nahastu.Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Azpil bat esne-gainarekin estali.2. Kaneloi xafla bakoitzaren gainean betegarria jarri eta bildu. Azpilean jarri eta labean berotu.Saltsa honekin lagundu:1. 400 g zatitutako onddo erregosi. 150 g dadotan moztutako foie fresko gehitu eta erregosi.2. 100 ml salda eta 300 ml esne-gain gehitu eta egosi, loditu arte.