OCT. 22 2024 - 09:44h BCBLko bi ikerlari sarituko dituzte, Manuel Carreiras eta Garikoitz Lerma-Usabiaga Manuel Carreiras, BCBL Donostiako zentroko zuzendari zientifikoa, bere ibilbideagatik sarituko du Society for the Neurobiology of Language (SNL) elkarteak. Garikoitz Lerma-Usabiagak Psikologia Esperimentaleko Espainiako Elkartearen (SEPEX) aitortza jasoko du, gora doan bere ikerketa talentuagatik. Manuel Carreiras, Donostiako zentroko zuzendari zientifikoa, eta Garikoitz Lerma-Usabiaga, BCBLko Ikerbasque ikertzailea, sarituko dituzte asteon. (BCBL) NAIZ Izen handiko bi zientzia elkartek Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Donostiako zentroaren ekarpena aitortuko dute aste honetan. Batetik, Manuel Carreiras zuzendaria, hizkuntzaren jabekuntzarekin lotutako garunaren mekanismoen azterketan espezializatua, sarituko du Society for the Neurobiology of Language (SNL) elkarteak, bere ibilbideagatik.Distinguished Career Award hizkuntzaren neurobiologiaren alorrean 15 urteko gutxieneko eskarmentua duten eta arlo zientifiko honetan eginkizun teoriko zein enpiriko garrantzitsua izan duten pertsonei zuzendutako urtean behingo saria da.2024ko SNL Meeting kongresua, ostegunetik larunbatera Brisbanen (Australian) ospatuko dena, sari honen banaketarekin amaituko da. Carreirasek parte hartuko du bertan, Arturo Hernandez eta Simona Mancinirekin batera, Houstongo Unibertsitateko Elebitasunaren Oinarri Neuronalen Laborategiko zuzendaria eta BCBLko Neurolinguistika eta Afasia taldeko buru den Ikerbasque ikertzailea, hurrenez hurren.Carreiras Ikerbasque irakaslea, University College of London-eko (UCL) ohorezko irakaslea eta UPV/EHUko itzal handiko irakaslea da. BCBLren sorreratik bertako jarduera zientifikoaren buru da, eta arreta berezia eskaintzen dio psikolinguistika, neuroirudi, irakurmen, dislexia eta elebitasunari.Zenbait elkarte akademikotan duen parte-hartzeak, SNL-n esaterako, eta Max Planck Psikolinguistika Institutuko Nazioarteko Aholkularitza Batzorde Zientifikoan duen paperakerakusten dute zientzialari kognitiboen hurrengo belaunaldia prestatzeko duen konpromisoa.Beste sari batzuk ere jaso izan ditu, besteak beste, Lakuako Gobernuaren Gizarte eta Giza Zientzien Ikerkuntzako Euskadi Saria edo Estatu espainiarreko Gizarte Zientziak Saria.Halaber, Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) Advanced Grant beka prestigiotsua birritan irabazi du. Azkena aurten jaso du eta bere proiektu berria finantzatzeko erabiliko du: neuroatzeraelikadura baliatuz, hizketaren monitorizazioak denbora errealean hizkuntzaren funtzioak nola hobetu ditzakeen ulertzea xede duen ikerketa.Talentu emergenteaBestetik, Garikoitz Lerma-Usabiaga BCBLko Ikerbasque ikertzailearen ikerketa-talentu emergentea sarituko du Psikologia Esperimentaleko Espainiako Elkarteak (SEPEX). Batzorde ebaluatzaileak Lerma-Usabiagaren karrera zientifiko arrakastatsua nabarmendu du bere doktoretza burutu zuenetik, lehen mailako aldizkarietan artikuluak argitaratu ez ezik, psikologia esperimentalean eragin esanguratsua izan baitu.Nazioarte mailako ospe eta entzute handiko talde zientifikoekin lankidetzan aritzeaz gain, mundu osoko konferentzietan agerpen handia izan du eta kode irekiko neuroirudi software paketeak garatu ditu, zientzia komunitateari ikerketarako bide berriak irekiz.Bi urtetik behingo SEPEX kongresuaren esparruan egingo da sari banaketa, asteazkenetik ostiralera Almeriako Unibertsitatean. Asteazkenean, ikertzaileak ekitaldiko mintzaldi nagusietako bat aurkeztuko du, irakurmen eta ikusmenean erresonantzia magnetikoaren metrika fidagarriak kuantifikatzearen ingurukoa.Zentroaren agerpen nabaria Carreiras eta Lerma-Usabiagaren aintzatespenak gailentzen dira bi hitzorduotan BCBLko ikertzaileek izango duten agerpen nabarmenean. SNL Meeting ekitaldiaren 16. edizio honetan, zentroak iktusa pairatu duten pertsonen hizkuntzaren ulermena eta ekoizpenaren ikerketarekin loturiko aurrerabideak aurkeztuko ditu batik bat.Esaterako, Nicoletta Biondo ikertzaileak ‘Teoria linguistikotik psikolinguistikara iktusen ondorengo ulermen urritasunen ebaluazioan’ izeneko hitzaldia emango du. Bertan, afasiaren diagnosirako eta gaitasun gramatikalak ebaluatzeko tresna hobeak garatzen laguntzeko ikuspuntu berria eskainiko du.Bien bitartean, BCBLko lantaldeak irekitako ikerlerro ezberdinekin loturiko hainbat aurkezpen egingo ditu SEPEX 2024 kongresuan, besteak beste, musika-esperientziak jarduera kortikalean duen eragina eta elebitasunaren gainekoak.