OCT. 30 2024 - 05:41h Txahalki gisatua koko esnerekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g gisatzeko txahalki, 2 tipuleta, 2 baratxuri ale, 400 ml koko esne, jengibre freskoa, kurkuma freskoa, kurrya, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Haragia dadotan moztu eta gatza bota. Eltze batean olio zurrusta bat berotu. Haragia frijitu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Atera. 2. Tipuleta bat, baratxuri bat, 2 koilarakada olio eta kurry pixka bat irabiagailuarekin nahasi.3. Eltzean geratzen den tipuleta eta baratxuria txikitu eta erregosi. Kurryaren nahasketa gehitu eta erregosi.4. Haragia, koko edaria eta kurkuma pixka bat gehitu. Estali eta 90 minutuz egosi, su eztitan. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g gisatzeko txahalki xerra, tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, sagar bat, 400 ml koko esne, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Haragia aurreko errezetan esan dugun bezala frijitu.2. Eltzean zatitutako tipula, baratxuria, azenarioa eta sagarra erregosi, su eztitan. .3. Haragia eta koko edaria sartu. Estali eta 90 minutuz egosi, su eztitan. Haragia atera eta saltsa irabiagailuareki nahasi.Bi errezetak arrozarekin lagundu:1. Arroza garbitu eta 15 minutuz egosi. Xukatu.2. Zartagin batean txikitutako tipuleta olioarekin erregosi. Arroza gehitu eta arin erregosi.