NOV. 04 2024 - 05:30h Brokoli eta azalore krema GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat300 g brokoli, 300 g azalore, tipula bat, 2 patata, litro bat salda, olioa, gatza. 300 g tofu, soja saltsa, kurkuma, kurrya, kuminoa. Zailtasuna 2 1. Tofua dadotan moztu. Ontzi batean zurrusta bat soja eta olio eta kurkuma, kurry eta kumino pixka bat nahastu. Tofua sartu eta beratzen utzi.2. Eltze batean zerrendatan moz-tutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Brokolia eta azalorea garbitu eta zatitu. Patatak zuritu eta kraskatu. Tipularekin batera jarri eta minutu batez arin erregosi.4. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.5. Tofua ogi birrindutik pasatu. Zartagin batean olioa berotu eta tofua frijitu. Plateretan krema jarri, eta gainean tofua. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g brokoli, 150 g azalore, porru bat, 150 g boniato, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 100 g hirugiharra. Zailtasuna 11. Barazkiak garbitu eta zatitu. Elze batean barazkiak olio zurrus-ta batekin arin erregosi.2. Salda bota eta 20 minutuz ego-si. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.3. Hirugiharra zatitu eta frijitu.Plateretan krema jarri, eta gainean hirugiharra.