NOV. 15 2024 - 17:01h Eroskik eta Basque Culinary Centerrek Simpar, Zelai Txiki y Chacino saritu dituzte Eroskik eta Basque Culinary Centerrek erakundeko ikasle izandakoen hiru proiektu aitortu ditu gaur ‘EROSKI-BCC Onenak 2024’ sarien bitartez. Simpar, Zelai Txiki eta Chacino enpresa izan dira ostiral honetan aitortza jaso dutenak. Ostiral honetako ekitaldia Donostiako Basque Culinary Centerren. (@bculinary) NAIZ Ostiral honetan banatu dituzte aurtengo ‘EROSKI-BCC Onenak 2024’ Donostiako Basque Culinary Centerren, eta Axel Smyth eta Claudia Merchan sukaldaria (Simpar jatetxea), Juan Carlos Caro eta Eva Hernandez (Zelai Txiki jatetxea) eta Jose Maria Martin Miguelez (Chacino) izan dira sarituak. Nabarmendu dutenez, aitortza horrek bi erakundeek partekatzen dituzten baloreak islatzen ditu, hau da, «elikadura osasungarria sustatzea» tokiko eta hurbileko produktuan oinarrituta, zeinak ingurunean «aberastasuna eta inpaktu positiboa bultzatzen baititu, eta gainera bai ingurumenaren eta bai tokikoaren iraunkortasunari laguntzen dio». #EroskiBCCOnenak destaca el talento de jóvenes emprendedores #BCCAlumni que comparten los valores de @EROSKI y BCC. Ell@s representan una manera de hacer las cosas que impulsa la innovación y el cambio en el sector de la alimentación y la #gastronomía https://t.co/bMhuhueIiM pic.twitter.com/UH7EZbgtTO — BasqueCulinaryCenter (@bculinary) November 15, 2024 Gainera, nabarmendu dute ikasle ohien talentua sustatzeko ahalegina, elikaduraren eta gastronomiaren arloa aldatzeko eragile diren aldetik. Basque Culinary Centerreko adituen batzorde batek gradutik, masterretatik eta programa profesionaletatik datozen hautagaiak hautatu ditu. Horrela, jasangarritasunean, tokiko produktuan eta osasunean oinarritutako proiektu propioak edo ekintzaileak izateko baldintzak betetzen dituzten profilak ebaluatu dituzte. Ekitaldia Ekitaldian zehar, saridunek beren proiektuak aurkezteko aukera izan dute eta, gainera, gonbidatuek gozatu duten esperientzia gastronomikoa diseinatu eta gauzatzeaz arduratu dira. Eroski-BCC Onenak 2024 programaren edizio berri honetan, nekazaritzako elikagaien balio-kateko ehun pertsona garrantzitsu bildu dira, ekoizleetatik hasi eta banaketaraino. Era berean, erakundeetako, komunikabideetako, sektoreko elkarteetako eta gizarte-erakunde nabarmenetako ordezkariak ere izan dira bertan. «Basque Culinary Centerren oso harro gaude Eroski BCC Onenak Aitorpena bezalako ekimen bat laugarren edizio batekin finkatu delako. Errekonozimendu horrek agerian uzten du tokiko produktuari, jasangarritasunari, osasunari eta berrikuntzari balioa emateko dugun konpromiso sakona. Bi erakundeok lan arlo horietan ahalegin handia egiten dugu, eta uste dugu belaunaldi berriek ekarpen handia egin behar dutela», nabarmendu du Joxe Mari Aizega BCCko zuzendariak. Bestalde, Rosa Carabel Eroskiko CEOak gogorarazi du aitorpen horrek berretsi egiten duela enpresak eta BCC Centerrek «gastronomia jasangarria eta hurbilekoa sustatzeko konpromisoa, tokiko produktuari balioa emateaz gain, berrikuntza ere bultzatzen baitu». «Elikatze-kateko eragileen arteko lankidetza funtsezkoa da jasangarritasun- eta lehiakortasun-erronkei aurre egiteko», gaineratu du Carabalek.