NOV. 27 2024 - 05:55h Aza gorri kremak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat500 g aza gorri, 2 baratxuri ale, porru erdia, tipula erdia, 2 patata, litro bat barazki salda, olioa, gatza, intxaur muskatua, piperbeltz beltza, 150 g onddo. Zailtasuna 2 1. Aza gorria garbitu eta zerrenda finetan moztu. Patatak zuritu eta kraskatu.2. Zerrendatan moztutako porrua eta tipula olio pixka batekin erregosi. 3. Aza gorria, baratxuriak eta patata gehitu eta saldarekin estali. Gatza bota eta 20 minutuz egosi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz beltz bota.5. Onddoak garbitu eta zerrendatan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin erregosi.Krema lau plateretan jarri, eta gainean onddoak.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g aza gorri, 300 g kuia, tipulina bat, litro bat barazki salda, olioa, gatza, kurkuma. 50 g hirugihar. Zailtasuna 21. Aza gorria garbitu eta zerrenda finetan moztu. Kuia zatitu.2. Eltze batean tipulina olio pixka batekin erregosi.3. Aza gorria eta kuia gehitu eta saldarekin estali. Gatza bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz eta kurkuma bota. 4. Irabiagailuarekin nahasi.5. Hirugiharra txikitu eta frijitu.Krema lau plateretan jarri eta gainean hirugiharra.