MAR. 20 2022 IRITZIA Gerra AMAIA URIBE Gerrie txarra da». Aitonak sarritan esaten zuen hori, gerra gertutik bizitakoa baitzen. Esaldi hori esaten zuen bakoitzean, kopeta iluntzen zitzaion, begiak malkoz betetzen zitzaizkion eta oroitzapenak etortzen zitzaizkion burura. Eta berak oroitzapen haiek ahaztu ezin zituen moduan, neuk ere egunotan ezin dut esaldi hori burutik kendu. Gerrak aitarik gabe uzten ditu umeak. Gerrak bete egiten ditu ospitaleak. Gerrak ohiko bihurtzen ditu bidegabekeriak. Gerrak kartzelara bidaltzen ditu euren lana egiten ari diren kazetariak. Gerrak suntsitu egiten ditu herriak. Eta gerrak apurtu egiten ditu bihotzak. Beste askori bezala, bihotza apurtu egin zait niri Ukrainako irudiak ikusita. Zenbat heriotza, zenbat malko, zenbat errefuxiatu, zenbat amets zapuztuta… Duela bi hilabetera arte nire auzoan bizi zen familia ukrainarra da horren adibide. Arlo profesionalean hazteko asmoz, New Yorkera etorri ziren senar-emazteak eta bi seme-alabak, baina beti esaten zuten aldi baterako esperientzia izango zela. Bost urteren igarota, Ukrainara itzultzea erabaki zuten eta ilusioz beterik zeuden gustuko lana aurkitu eta etxekoengandik gertu bizitza berri bat hasiko zutelako. Ezustean, baina, gatazka iritsi zen eta etorkizuneko plan guztiak haizeak eraman zituen. Amak Hanburgora egin du ihes bi umeak hartuta eta aita errusiarren kontra borrokan ari da. Esperimentu zientifikoak egitetik erriflearekin tiro egitera igaro da. Edo igaro zen, ez baitakigu bizirik dagoen. Beti pentsatu dut gerran ez dagoela benetako irabazlerik, bi aldeek galtzen dutelako zerbait. Eta euren jauregitik edota bunkerretik operazio militarra hasteko agindua ematen duten politikariek barik, herritar xumeek jasaten dituzte gerraren benetako ondorioak. Ukrainako gerra, baina, ez da bakarra. Donbassen duela 8 urte hasi zen gerra, nahiz eta komunikabideetan ez den gehiegi agertu. Sirian 10 urte daramatzate gerran, nahiz eta ahaztu egin zaigun. Gazan, 2021ean israeldarrek 300 palestinar hil zituzten, nahiz eta zifra horietara ohitu egin garen. Eta Yemeneko gerraren ondorioz 4 milioi lagunek utzi dute euren etxea, nahiz eta gehienei ez diegun Europako atea ireki. Gerra bat ez da besteak baino garrantzitsuagoa eta ez luke izan beharko. Munduko politikariek eta munduko herritarrok berdin jokatu beharko genuke gerra guztien aurrean eta berdin salatu heriotza, mina eta txikizioa. Izan ere, arrazoi zuen aitonak. Pizten den lekuan pizten dela ere, «gerrie txarra da». La guerra de Ucrania, sin embargo, no es la única. En Donbass comenzó la guerra hace 8 años, aunque no ha aparecido demasiado en los medios de comunicación. En Siria llevan 10 años de guerra, aunque se nos ha olvidado. En 2021, los israelís mataron a 300 jordanos, cifras a las que nos hemos habituado. Y como consecuencia de la guerra de Yemen cuatro millones de personas han dejado su hogar, aunque a la mayoría no les hemos abierto la puerta de Europa. Una guerra no es más importante que las otras y no debería serlo.