#NIEREBANAIZ 7K-KO IRABAZLEA

«Zeruko atea» gailendu da

Haizea Gineak Baliko Lempuyang tenpluan ateratako argazkiak irabazi du #nierebaNAIZ kanpainaren baitan 7K-k ematen duen saria. Abuztuaren bigarren hamabostaldian egindako bidaian ateratako irudia da, irlako tenplurik altuenean egina, «zeruko atea» deritzan horretan. «Zerua ukitzeko goizeko 05.30ean jaiki behar izan genuen, hori bai!», aitortzen dute egileak berak eta Beñat bidelagunak. «GARAk munduan zehar bidaiatzen jarraitzea nahi dugu, barroteak zeharkatzen jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako eta ez dugulako ulertzen bizitza NAIZek eta GARAk eskaintzen duten kazetaritza eredurik gabe», ohartarazi dute. Irabazle guztien zerrenda ikusgai NAIZen. Zorionak!