FEB. 02 2020 IRUDITAN Neguan izan zen Neguan izan zen oinezaren malutek lurra zuritzen zutenean eta elurra hil-ator errukitsu zenean orduan joan zinen hain maiteak zenituen hartxoriekin batera mihiseak hotz gelditu ziren eta etxe bakartian zure aztarrenak bazter guztietan, horma esankorretan irribarre leun haiek eta bizitza baten argazkiak neguan izan zen eta espanturik gabe alde egin zenuen isil, zuzen, jakitun, jabe, bizi zaitez, esan zenidan saia gauza ederrak, maitatu jendea eta ni... ni itxaroten egonen natzaizu. Zer naiz orain, esadazu fereka nazazu zure leialtasunaren hatz sotilekin neguan izan zen zu aldendu zinenean ni ere urrun nago orain eta bila nabilkizu goizaldeko ordu isiletan dirudien guztiaren beste aldetik neguan izan zen.