Emakumeek diote
Martxoaren 8aren atarian, nazioarterantz bideratutako begirada feminista bat eskaintzen dute orrialdeok. Urte honen hasierak utzitako irudiak dira guztiak, eta egoera eta arrakala desberdinak islatzen dituzte. Gehientsuenek, ordea, badute mezu komun bat: «poderío», «power» edo «ahalduntze» gisa ezagutzen dugun sentipen boteretsua helarazten diote irakurleari. Emakumeek diote, emakumeok diogu.
Indarkeria sexualaren aurkako manifestazio bat Montevideon, emakume baten bortxaketaren ondoren. Argazkia: Dante Fernandez | AFP
Manifestari bat Wellingtonen egindako protesta batean polizia harresiaren aurrean eserita. Argazkia: Marty Melville | AFP
Komunitate indigena baten utzaraztea. Argazkia: Orlando Sierra | AFP
Emakume afganiar bat artilea biltzen alaba aurrean duela. Argazkia: Wakil Kohsar | AFP
Lerroon gainean, Nantesko lakuan hartutako irudia. Argazkia: Loic Venance | AFP
Xiomara Castro, Hondurasko lehenengo presidente emakumea, kargua hartzeko momentuan. Argazkia: Luis Acosta | AFP
2021eko Martxoaren 8an Iruñean atxilotutako emakumeari elkartasuna adierazteko egindako elkarretaratzea. Argazkia: Iñigo Uriz | FOKU
Emakumeak lanean Burkina Fasoko granito meategi batean. Argazkia: John Wessels | AFP
Ekilorez betetako soroa. Argazkia: Jack Taylor | AFP
Zabortegi bat. Argazkia: Dziki Oktomauliyadi | AFP
Zara Rutherford, munduari bira bakarka eman ostean. Argazkia: John Thys | AFP
Emakume bat Ameriketako Estatu Batuek Kieven duten enbaxadaren aurretik pasatzen haur kotxe batekin. Argazkia: Sergei Supinsky | AFP
Emakume bat eskultura baten aurrean. Argazkia: Guillaume Souvant | AFP