MAY. 01 2022 IRITZIA Oporrak Amaia Uribe Korrespontsalon beldurrik handiena oporrak hartu eta albiste handiren bat gertatzea izaten da. Ohituta gaude zerbait gertatzen den aldiro horren berri ematera. Esnatu orduko, teletipoei, egunkariei eta Twitterri eguneko lehen errepasoa ematen diegu albiste berriren bat dagoen ikusteko eta, oheratu aurretik ere, horixe da egiten dugun azken gauza. Informazio zurrunbilo baten sartuta bizi gara eta mugikorra beti aldean izaten dugu, kargatuta eta soinuarekin. Opor egun batzuk izan ditut eta eguneroko errutinari eutsi diot. Esnatu ahala, teletipoak, egunkariak eta Twitter begiratzen nituen, baina ez albiste berriren bat zegoen ikusteko, albisteren bat “galtzen” ari nintzen jakiteko baizik. Eta errudun ere sentitzen nintzen tarteka, kontatzeko moduko zerbait ikusten nuenean. Txarto hasi nituen oporrak. New Yorkeko La Guardiako aireportuan nengoela, alerta bat iritsi zitzaidan mugikorrera: «tiroketa bat egon da Brooklyneko metro geltoki baten eta hainbat zauritu daude». Aireportutik atera eta bertara joateko zorian egon nintzen, baina gehiegitan jartzen dut lana familiaren aurretik eta oraingo honetan hegazkinera sartzea erabaki nuen. Hori bai, bidaian zehar, milioi bat aldiz damutu nintzen erabaki horretaz eta aire konpainiaren wifiarekin tiroketaren inguruko xehetasun guztiak jarraitzen ibili nintzen. Lan egiteko beharrik barik, lanean. Azkenean gozatu nuen Ameriketako Estatu Batuetako Parke Nazionaletatik egin genuen bidaia, baina aitortuko dizuet ez nuela lortu guztiz deskonektatzea. Eta ez naiz bakarra. Oporretan doazen langileen %53k ez dute lanetik deskonektatzea lortzen eta kopuru hori gorantz doa urtez urte. Geroz eta lotuago gaude gure lanera. Enpresako posta elektronikoa gure mugikor pertsonalean konfiguratuta izaten dugu eta askok laneko mugikorra ere eramaten dute maletan. Ezagutzen ditut Menorcako kala ederrenean laneko telefono deiak erantzuten ibili direnak eta ezkonbidaian zoom bidezko bilerak egin dituztenak. Munduak, baina, bueltaka jarraitzen du gu oporretan egon arren. Banketxeko langileak atsedena hartzen duenean, bere lankideak sinatzen ditu hipotekak. Fabrikako langilea oporretan dagoenean, beste behargin batek egiten ditu piezak. Eta korrespontsalak oporretan gaudenean, erredakziotik kontatzen dituzte normalean guk kontatuko genituen albisteak. Eta ez da ezer gertatzen. Oporretatik itzuli arte ez naiz jabetu horretaz. Baina jada berandu da, oporrak joan direlako. El 53% de los trabajadores que se van de vacaciones no logran desconectar... y esa cifra va... año tras año. ... y estamos más ligados a nuestro trabajo. El correo electrónico de la empresa lo tenemos configurado en nuestro móvil personal y muchos llevan también el móvil de trabajo en la maleta. Conozco a personas que han estado atendiendo llamadas telefónicas de trabajo en la cala más bella de la ciudad y que han realizado reuniones por zoom durante el noviazgo.