Oinarrizko mugimendu patroiak
![](/media/asset_publics/resources/000/919/403/article_main_landscape/1227_kirola.jpg)
Argi dago oinarrizko patroiak ezinbestekoak direla; izan ere, horietan eusten eta sortzen dira ondoren izango diren trebetasunak. Horregatik, edozein entrenamendu programaren oinarria dira eta arreta berezia ematea ezinbestekoa da. Ondorioz, mugikortasunari, kontrol motorrari eta estabilitateari garrantzi handia eman behar diogu.
Nola definituko genituzke oinarrizko mugimendu patroiak? Lehen aipatu bezala, lehenbiziko mugimenduei egiten diete erreferentzia, eta horietatik ondoren mugimendu trebeagoak sortuko dira. Zeregin zehatz baten aurrean gertatzen den adierazpen motor autonomo eta automatizatu bat da. Patroi horien barnean, sailkapen zehatz eta handi bat egin liteke; horien artean aipagarrienak arnasketak, errotazio patroiak (rolling patterns), lau oinean ibili (bear crawl), sedestazioa, triple flexio-estentsioa, martxa (farmer walks), bultzada eta trakzioa dira; baina gaurkoan, lau aipagarrienei egingo diegu erreferentzia: triple flexioa, bisagra, trakzioa eta bultzada.
Bultzada objektua edo gorputza objektutik edo gorputzetik aldentzean datza. Trakzioa, berriz, objektua gorputzera erakartzen denean gertatzen da. Triple flexioaz ari garenean, ordea, gure gorputzeko orkatilan, belaunean eta aldakan flexio bat gertatzeari deritzogu. Eta azkenik, bisagra artikulazio honetatik bultzatuta, pelbisa eta gorputzaren goi atala beherantz tolestean gertatzen da. Horiez gain, patroi osagarriak ere badaude; izan ere, ez dira funtsezko mugimenduak, hala nola estentsio torazikoa, errotazio patroiak, jaurtiketak…
Ondorioz, oinarrizko patroi hauek egoki lantzea ezinbestekoa da, jarraian mugimendu konplexuagoak egiten ikasteko. Edozein ariketa egin aurretik, mugitzen ikasi behar dugu ondoren gerta litezkeen lesioak ekiditeko, gainera. Horrela, jarri arreta oinarrizko eta funtsezkoak diren mugimenduei, etorkizunean gorputzak eskertuko ditu-eta!
![905motor](/media/asset_publics/resources/000/286/588/article_thumb_horizontal/905motor.jpg)
DKW F1000 (1963). La furgoneta alavesa
![082_pilates7k442](/media/asset_publics/resources/000/645/234/article_thumb_horizontal/082_PILATES7K442.jpg)
Apertura lateral de pierna y brazo en cuadrupedia
![06_sorburu](/media/asset_publics/resources/000/692/160/article_thumb_horizontal/06_sorburu.jpg)
El maná de la Biblia
![1331_egana4](/media/asset_publics/resources/001/139/001/article_thumb_horizontal/1331_egana4.jpg)
Destacados nombres de la cultura vasca, vistos a través de la cámara de Juantxo Egaña
![1331_jagoba16](/media/asset_publics/resources/001/139/003/article_thumb_horizontal/1331_jagoba16.jpg)