AUG. 28 2022 IRUDITAN XX. mendeko ekaitza John Berger - Itzulpena: Iñigo Roque Eguzkitza Tximista-sega euria mozten ari da. Urezko segamailak arropak bezala dira erortzen — oi alde egiteko beroki handiak beroki handi-handiak sekula ere itzultzen ez zirenak! urruti daudenen arropak bezala dira erortzen zeruko pentze hutsean. Eta euri horren belartzan loreak ibaien indarrez hazten ziren — oi mugalariaren sakelak alde egindakoen isiluneen eta zenbakizko promesen gutunez beteak! ibaien estuarioko indarraz hazten ziren. Lore bakoitza esku-ahur batean hasten da, petalo bakoitza keinu egintza ukitu bat izan zen hasmentan. Hurbildu zure lorategia nire masailera zure bost hatzeko lorategia beste hiri batean dagoen hori hurbildu nire masailera. Belar onduaren gurdia trumoiz zamaturik zeharkatzen ari da zerua txirriki-txarraka.