7K - zazpika astekaria
LIBURUEN TXOKOA

Xabier Lete. Poema eta abesti guztiak

Prestatzaileak: Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi • Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Txalaparta, 2022 • Hiru liburuko bilduma • 50 euro

(Zazpika)

Xabier Leteren lan osoa, bai poesia, bai abestietako hitzak. Kutxa batean doazen hiru liburukitan banatuta eskaintzen da, eta ia mila orrialde osatu dituzte guztira. Hala, sarrera jori eta aberats baten ondotik, hiru partetan zatituta dago. Lehenean Xabier Leteren gazte garaiko hiru poesia-liburuak bildu dira, 40 urte baino gehiagoan inoiz berrargitaratu ez zirenak. Bigarren liburukian helduaroko poesiagintza biltzen da, tartean bere azken liburua izan zena: “Egunsentiaren esku izoztuak”. Hirugarren liburukia eklektikoagoa da: batetik, han-hemen sakabanaturik argitaraturiko poemak agertzen dira; bestetik, argitaratu gabe utzitakoak; berak egindako poema-itzulpenak, eta, azkenik, abestietako hitzak: berak idatzi eta abesten zituenak, beste euskal kantari batzuek abesteko idatzitakoak, eta atzerriko kantariek sortutako kantak, Letek euskarara ekarriak.

 

Ni ez naiz Mikel Laboa •

Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe • Elkar, 2022 • 128 orri. 22 euro • Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, musikariaren aurpegi ezberdinak eta aldi berean «agertu gabeak» paperera eramanez.

 

Eguzki sistemako paisaia ezezagunak •

Ains Bestard Vila. Itz: Oskar Arana Ibabe • Txalaparta, 2022 • 78 orri. 22 euro • Eguzki-sistemako planetak oso desberdinak dira, eta haietako paisaiak ere bai: Artizarrekoa desertu kiskalgarri bat da, Marten hauts gorria dago nonahi, Jupiterrek hodei-zurrunbiloak dauzka, Saturnok eraztun liluragarriak, Urano izotzezko bola erraldoi bat da eta Neptunok gas urdinkara bat du bereizgarri. Album arrakastatsu honekin Mallorcako Aina Bestard Vila ilustratzaile eta disenatzaileak gonbidapena egiten digu urrutiko mundu horiek ezagutzeko, gure eguzki-sistemako paisaia zoragarrietara bidaiatzeko. Lan honek 2021eko Bolognako jaialdian ez-fikziozko liburu onenaren aipamen berezia jaso zuen; eta Nafarroako liburu-dendek liburu ilustratuari saria eman zioten.

 

El gran libro de la bicicleta •

Varios. Edición: Lucía Barahona. Ilus: Conxita Herrero • Blackie Books, 2022 • 456 páginas. 24,90 euros • Galardonado con el Premio Revelación Salón del Cómic de Barcelona, este libro ilustrado recoge los mejores relatos, ensayos y diarios de la literatura ciclista universal. Entre ellos, nos encontramos con las pedaladas, aventuras y recuerdos de Federico García Lorca, Jack London, Ander Izagirre, Simone de Beauvoir, Mark Twain, Fernando Fernán Gómez, Iris Murdoch, Albert Einstein, Conan Doyle, Hemingway… y muchos más. «Confío en que la lectura azarosa de estos relatos animará a muchas personas a subirse a sus sillines y lanzarse a descubrir ciudades, campiñas, velódromos, paseos marítimos, puertos de montaña o incluso túneles», escribe Lucía Barahona en el prólogo.

 

Arboretum •

Katie Scott, Tony Kirkham • Impedimenta, 2022 • 112 páginas. 26 euros • La ilustradora Katie Scott y el botanista Tony Kirkham, quien durante más de cuarenta años se ha encargado del Real Jardín botánico de Kew, retratan en este libro ilustrado la apasionante vida arbórea del mundo. Ilustrado con exquisitas imágenes a color y láminas de aspecto vintage, en él podemos encontrar una extraordinaria colección de árboles de todo el mundo, desde poderosos robles y altísimas secuoyas hasta árboles milenarios cargados de mitos, pasando por especímenes raros e inusuales.