Yannis Ritsos Itzulpena: Joannes Jauregi
IRUDITAN

Egiazko eskuak

Arrasti batez, azalpenik eman gabe alde egin zuen (agian

eraman egin zuten), sukaldeko mahaian utzita

artilezko eskularruak, bi esku moztu bezalakoak,

odolik gabeak, kexarik gabeak, bareak, edo are,

haren eskuak bezalakoxeak, pixka bat puztuak, pazientzia

antzinako baten aire epelaz beteak. Han,

artilezko hatz laxoen artean,

ogi kozkorren bat jartzen zuen lantzean behin, loreren bat,

edo etxeko ardoaren basokada bat, lasai jakinik

eskularruak behintzat ezin direla bilurtu.