Gloria Fuertes Itzulpena: Josu Landa
IRUDITAN

Gaztela ezpata bat da

Argazkia: Fred Tanneau | AFP
Argazkia: Fred Tanneau | AFP

Ez dut ohitu nahi itsasorik gabe bizitzera.

Ohitu beharko ote dut

inork ez nazan zaindu?

(Jada urte asko daramazkit bakardadeko satorra izaten.)

Zertarako balio dute milioika lagun-ezagunek,

bakarrean bakar-bakarrik oheratu behar badut?

Zertarako balio du ospeak, entzute handiko izateak

bakarrean bakar-bakarrik moldatu behar badut?

... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ...

(Kriseilua piztera noa.)

Beldur naiz ez ote dudan sinetsiko amodioa

neuk asmatutako poema bat besterik ez dela.