You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
Alex Txikon
ARGAZKI ERREPORTAJEA
Manasluko neguari begira
«Tripetatik idatzitako liburua da, sufrimendua agerikoa da», onartu du berriki Txikonek, liburuaren aurkezpenean. «Ez dakit terapeutikoa izan den, baina, bai, barrena osatu dit; berpiztu egin naiz»
Alex Txikonen hirugarren liburua da «Manaslu neguan» (Sua argitaletxea). Manaslu (8.163 metro) negu astronomikoan, oxigenorik gabe eta estilo alpinistan igotzearen balentria jasotzen du bertan -2023ko urtarrilaren 6an egin zuen tontorra, baina egindako hiru saiakerak biltzen dira liburuan- . Bizipen horietatik hartutako irudiekin osatu da hurrengo orrialdeetan datorren argazki erreportaje eder bezain ikusgarria.