FEB. 04 2024 KONTSUMORAKO AZOKA ELEKTRONIKOA Adimen artifiziala, CES feriako gonbidatu izarra Aireratze bertikaleko hegazkin elektronikoa, Las Vegaseko azokaren kanpoaldean ikusi ahal izan zena. (Brendan Smialowski AFP) Las Vegasen gertatzen dena ez da soilik hiriko kasinoetara mugatzen. Adimen artifiziala asko zabaldu da eta berriki egin den Consumer Electronics Show-n (CES) nabarmen ikusi da hori. Elektronika arloko enpresa handiak, auto fabrikatzaileak eta «start-up» teknologikoak elkartu dira hirian. 1967an jaio zen feria hau, 90eko hamarkadan goraldi teknologikoa bizi izan zuen, eta orain eztabaida guztien erdigunean den adimen artifizialaren esparruan bete-betean sartu da. ADAM, Richtech Robotics enpresa estatubatuarrean sortua, bere salmahaia bisitatzen dutenentzat kafea prestatzen. Frederic J. Brown | AFP LG Labs markaren Duobo kafe makina. Brendan Smialowski | AFP Azokara gerturatu zirenek bideojokoetan aritzeko aukera ere izan zuten. Irudian ikus daitekeenez, «Gran Turismo 7: The Real Driving Simulator» probatzen aritu ziren bisitariak Sonyren salmahaian. Ez zen aukera bakarra izan. Ethan Miller | AFP Masajea ematen duten Boyfriend besaulkiak probatzen ari dira bisitariak. Frederic J. Brown | AFP LG konpainiaren kargagailua; bi aldeetan ditu kargarako atakak eta marka desberdinetako ibilgailu elektrikoak kargatzeko gai da. Frederic J. Brown | AFP iYU deituriko ohatilan etzanda ageri da gizonezko bat. Masajista robotizatu honek gizakien eskuekin lehiatzea du helburu. Frederic J. Brown | AFP Arrain-begi lentearekin egina da. Bertan, autoetarako gailuak agertzen dira. Gaur egun, erabiltzaileek laguntza eta segurtasuna lehenesten dituzte, baina baita entretenimendua ere. Ethan Miller | AFP Neska bat azala zaintzeko maskara berezi bat erabiltzen. Brendan Smialowski | AFP Teknologia arloko azoka honetan 4.000 salmahai baino gehiago daude, eta gehienek adimen artifizialean oinarritutako eskaintza dute, baita landareak ere. Etorkizuneko autoak hemen daude. Frederic J. Brown | AFP «Auto hegalari modularra», HPeng AeroHT izenekoa. Urte honetako laugarren hiruhilekoan fabrikatzen hastea espero dute. Brendan Smialowski | AFP Azoka honetan ia denetarik dago: telebista gardenak, ispilu inteligenteak, hortzetako eskuila supersonikoak, landareei hitz eginarazten dieten aparailuak, hobeto entzuteko betaurrekoak, desinfekziorako gailuak...