7K - zazpika astekaria
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Harri jasotzea emakumeen kontua ere bada

(Ura Iturralde)

Urte askoan harri jasotzea gizonezkoek soilik praktikatu duten kirola izan da. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago dira emakume parte hartzaileak. Horren adibide da Aroa Sanchez, 22 urteko gaztea. Nahiz eta urte gutxi batzuk besterik ez daramatzan, 106 kiloko harria altxatzea lortu du.


Aroa Sanchez oriotarrak Joseba Ostolaza harri eskolan entrenatzen du. Joseba bera du entrenatzailea. Eskuineko irudian biak ikus daitezke entrenamendu saio batean. Ezkerrean, harri jasotzailea aldagelan, ile adatsak biltzen.

Ahalegin fisiko itzela eskatzen duen kirola da harri jasotzaileak egin behar duena. Ohikoa da, ezkerrean ikusten den bezala, kirolariak airea hartzea.

53 kiloko harriarekin dago; Udane Ostolaza harri jasotzaileak erabiltzen duen berbera da. Gaur egun zazpi dira eskola honetan entrenatzen duten emakumeak.

Aroa bera aldagelako une batean eta, azpian, entrenatzen duen lekuko hormak.

Agustin Ostolaza, bere entrenatzaile eta harri jasotzaile ospetsuaren aitak irabazitako txapelketei erreferentzia egiten dieten egunkari zatiak erakusten ditu.

Joseba Ostolazak lortutako garaipenen bilduma; lau urtez jarraian Euskal Herriko harri jasotze txapelduna izan zen.

Aroa Sanchezek ere badu txapelik. Abenduan, esaterako, Asteasun jokatu zen binakako harri jasotze txapelketan Karmele Gisasolarekin batera eskuratu zuen. Eskuak zaindu beharrekoak dira harri jasotze munduan.

Kirolariek erretxina erabiltzen dute, harriak inoiz irrist egin ez dezan.

Denbora ere kontuan hartu beharreko faktorea da; kronometroa ezinbestekoa da jasoaldietan behar duten denbora kalkulatzeko.