7K - zazpika astekaria
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Behi euskaldun baten memoria marraztua

(Juan Suárez. Pamiela argitaletxea)

Bernardo Atxagaren «Behi euskaldun baten memoriak» oinarri hartuta, Juan Suarezek eta Pello Varelak «MO» (Pamiela) nobela grafikoa ondu dute. Jatorrizkoa 1991n argitaratu zen, eta harrezkero milaka irakurle izan ditu. Orain, irudiz lagundutako bertsioa dator, eta GARA eta NAIZekin lehentasunez erosi ahal izango da, datorren ekainaren 16ra bitarte luzatuko den kanpainan.



MOren bizitza jasotzen duen «Behi euskaldun baten memoriak» nobela 1991n argitaratu zen eta milaka irakurle izan ditu harrezkero, bai euskaraz, bai eta itzulia izan den beste hizkuntzetan ere. Euskal literaturaren klasiko garaikide bat da, zalantzarik gabe. MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?

 

«MO» eleberri grafikoa Juan Suarez kolonbiarrak eta Pello Varela gasteiztarrak osatutako lana da, eta eskaintza berezian eskuratu ahal izango dute GARA eta NAIZeko harpidedunek, aurrez bidalitako e-mailari erantzunez, NAIZ Dendan edo 943 316 999 telefono zenbakian, 21,90 euroko salneurriaz.