NOV. 24 2024 ARGAZKI ERREPORTAJEA Jose Luis Lopez de Zubiria, izadi hilen berpiztaile (Jose Luis Lopez de Zubiria) Jose Luis Lopez de Zubiria argazkilari legazpiarrak urrezko saria eskuratu berri du Argazkilaritza Profesionaleko LUX Sarietan. Izadi hilen kategorian saritua izan da, bi orrialdeotan agertzen diren «Kaiena, baratxuria eta tipula» obra osatzen duten irudiekin. Baina haren lana are oparoagoa da, eta erreportaje honetan dator lagin txiki bat. (Jose Luis Lopez de Zubiria) (Jose Luis Lopez de Zubiria)(Jose Luis Lopez de Zubiria) (Jose Luis Lopez de Zubiria) (Jose Luis Lopez de Zubiria) Azken hiru hamarkadetan Jose Luis Lopez de Zubiriak ospe handiko sukaldarientzat lan egin izan du, besteak beste, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Martin Berasategui, Pedro Subijana, Eneko Atxa, Arzak, Heston Blumenthal, Mauro Colagreco edo Fabio Barbaglini. Ezkerrean, Ambivium jatetxeko Cristobal Muñozentzat egindako argazkia. Ondoko orrialdean, goian, Josean Alijak Neruan egindako plater baten erretratua; eta, azpian, Andoni Luis Adurizek Mugaritzen egindako lanetako bat.