NOV. 24 2024 IRITZIA Trump 2.0 AMAIA URIBE Esaten da bigarren parteak ez direla onak, eta Trumpen bigarren agintaldia ez da salbuespena izango. Inoiz baino diskurtso gogorragoarekin irabazi ditu hauteskundeak. Inoiz baino gobernu kontserbadoreagoa izango du. Eta, beldurgarriena, inoiz baino botere handiagoa izango du. Trump 2.0 Deportazio masiboak iragarri ditu, Mexikoko muga zigilatuko duela agindu du eta muga zergak ezarriko dituela esan du. Estatu Batuak klima aldaketaren inguruko akordioetatik aterako dituela adierazi du eta protekzionismoa muturreraino eraman nahi du. Bere jarraitzaileek etengabe errepikatzen dutena da, Trumpek agintzen duena bete egiten duela. Beraz, presta gaitezen errusiar mendiak baino kurba gehiago izango dituen agintaldirako. Trump 2.0 Duela aste batzuk Trumpen azken mitinak grabatzen ibili nintzen Pennsylvanian, Ipar Carolinan eta Floridan, eta harritu egin ninduen publikoaren artean zegoen aniztasunak. Duela lau urte Trumpen mitinetan ikusten ziren gehienak gizon zuriak ziren, ikasketarik gabekoak edota landa eremukoak. Oraingoan, baina, emakume eta gazte asko ikusi nituen, denak Trumpen muturreko diskurtsoak errepikatzen. Trump 2.0 Etengabe titularretan egoten dakien horietakoa da Trump. Badaki zer esan behar duen, nola eta noiz, mundu osoko albistegiak irekitzeko. Sarri pentsatu izan dut kazetariok egin diogula kanpaina, politikara salto egin duen showmanari. Merezi dituenak baino minutu gehiago eskaintzen dizkiogu albistegietan. Albiste izan gabe ere, egunkarietako orrialde osoak ematen dizkiogu. Benetan garrantzia duten gaiei eskaintzen ez dizkiogun urrezko minutuak ematen dizkiogu. Barne gogoeta egin dut, eta saiatuko naiz aurrerantzean Trumpi buruz gutxiago hitz egiten. Argi daukat ez dudala halako presidenterik nahi munduan, eta, gehiegizko protagonismoa emanez gero, betikotu egin daiteke politika egiteko modu hori. Trumpen estiloak fama ematen duela ikusiz gero, beste politikari batzuk ere hasi daitezke hura imitatzen. Ez dut halakorik nahi; beraz, Trump eta Trumpkeriak neurrian. Ahal dela, Trump 0.0 Etengabe titularretan egoten dakien horietakoa da Trump. Badaki zer esan behar duen, nola eta noiz, mundu osoko albistegiak irekitzeko. Sarri pentsatu izan dut kazetariok egin diogula kanpaina, politikara salto egin duen showmanari. Merezi dituenak baino minutu gehiago eskaintzen dizkiogu albistegietan. Albiste izan gabe ere, egunkarietako orrialde osoak ematen dizkiogu.