Bidaiari

Via dell Amore, Maitasunaren Bidezidorra

Via dell Amore izena du. Riomaggiore eta Manarola arteko ibilbidea da, askorentzat munduko bidezidorrik erromantikoena. Datorren urtean zabalduko dute berriro, baina oso neurri zorrotzekin turismo masiboaren aurka babesteko.

via dellamore nibilbidearen zati bat.
via dellamore nibilbidearen zati bat. (GETTY)

Italiako mendi-ibilbide ospetsuenetakoa, “Via dell Amore” (“Maitasunaren Bidea”), berriro zabalik izango da hamarkada bat itxita egon ondoren. Riomaggiore eta Manarola artean dagoen ibilbidea 2012an itxi zuten, lur-jausi baten ondorioz, zeinean lau turista zauritu ziren.

Berrikuntza sakon baten ondoren, 2024ko uztailean ateak berriz irekitzea aurreikusita dago. Hala ere, ibilbidearen lehen zatia zabalik egon da, irailaren 30ean berriz itxiko duten arren.

Zer da Via dell 'Amore?

Ibilbideak kilometro bateko luzera du, eta Cinque Terre (UNESCOk Munduko Ondare izendatua) osatzen duten bost herrietako kate baten inguruan sigi-saga dabil. Bide zolatuak kostaldea inguratzen du, itsasoari begira, panoramika ikusgarriak eskainiz.

Genova eta La Spezia arteko trenbidearen modernizazio prozesuan sortu zen, XX. mendearen hasieran. Trenbideko langileak tunel bat egiten ari ziren eta obretara iritsi ahal izateko bide bat behar zuten Riomaggiore eta Manarola artean.

Bidezidorra itsaso ondoko horma harritsu gogorrean zulatu zen, eta, kondairak dioenez, bi hirietako maitaleen topaleku bihurtu zen.

Zaharberritzeko proiektuak altzairuzko sare batekin babestu ditu harkaitzak eta landarez bete dute paisaia. Zaintza-sistema bat ere jarri dute, gerta daitezkeen lur-jausien berri aldez aurretik izateko.

Cinque Terre de Liguria bost herri ospetsuk osatzen dute. Ikusgarriak dira itsaslabar gaineko eraikinak, urtero milioika bisitari erakartzen dituztenak, oinez, itsasontziz zein bizikletaz.

Gehiegizko turismoa

Via dell'Amore Cinque Terre kostaldeko tarterik ospetsuenetakoa denez, gehiegizko turismoaren ondorioak jasaten ari da eta, kalteak nolabait leuntzeko, aurten isunak jarri dizkiete trafikoa oztopatzen duten bisitariei eta selfieak egiteko erdibidean gelditzen diren oinezkoei.

Egoeraz  kezkatuta, Giovanni Toti Liguria eskualdeko presidenteak adierazi du Via dell 'Amore «harribitxia» dela, baina «ez bisitatzen dutenentzat bakarrik». Horregatik, gaur egun, internet bidez erreserbatu behar da 30 minutuko bisita eta egunean 20 ibilbide egiten dira taldeka.

Sarrera sistema berriei buruzko datuen arabera erabakiko da uda amaieran zer egin datorren urtean, Via dell 'Amore guztiz irekitzen denean.