Bidaiari

Mizwad, gaita tunisiarraren berpiztea

Jedaida herrian, Tunisiatik gertu, Khaled ben Khemis artisau tunisiarrak une batean galtzear egon zen “mizwad’ instrumentua egiten du tailer tradizional batean. 30 urte daramatza gaita mota horiek ekoizten.

Khaled ben Khemis artisau tunisiarra.
Khaled ben Khemis artisau tunisiarra. (FETHI BELAID | AFP)

Afrikako iparraldeko haize-instrumentu tradizionala, mizwad izenekoa, elementu naturalez egina dago, Ben Khemisen arabera. Ibai-kanabera zatiei lotutako bi behi-adarretik eta ahuntz-larruzko poltsa batetik abiatuta, lortzen du musika-notak ekoiztea.

Musika-historialari gehienak ados daude “mizwad” XX. mendearen hasieran agertu zela lehen aldiz Tunisian, eta langile-klaseko aldirietara mugatuta egon zela hainbat hamarkadatan; gero hedatuz joan zen eta beste genero batzuetara zabalduz, hip-hopa eta jazza barne. Egun, estilo anitzeko artistek erabiltzen dute garai batean irrati-uhinetan debekatuta egon zen gaita.

Aldaketa modernoak

Alabaina, plastikodun material naturalak ordezkatzen dituzten aldaketa modernoek «ez dute ihiekin egindakoen arima», dio Ben Khemisek 1.000 dinar (320 dolar inguru) balio duten modelo berriei buruz. Dena dela, aitortu du instrumentuaren kalitateak bilakaera izan duela, bnaita onerako ere. «Lehen –gogoratu du– desafinatuta jotzen genuen, eta presaka egiten genuen». Zentzu honetan, beraz, abantaila positiboak izan omen ditu.

Gainera, mizwadak bere musika-estiloa sortu zuen, agintariek gaizki ikusi zuten estiloa, alkohola eta drogarekin lotzen zutelako. «Irudi txarreko musika generoa zen, jotzen zutenek bezala», azaldu du Noureddine Kahlaouik, bere burua mizwad-aren aldeko aktibistatzat duena.

Abestien gai ausartek gizartea, politika, migrazioa eta arrazakeria kritikatzen zituztela  gogorarazi du Rachid Cherif musikologiako ikertzaileak.