Bidaiari

Bilbo, zazpigarren “Global Destination Sustainability” indizean

Global Destination Sustainability indizean, Bilbo mundu mailako zazpigarren hiri ertainik hoberena izendatu dute. Bilerak, sustapen bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko norako jasangarrien nazioarteko sailkapena da aipatu indizea.

Bilboko irudia.
Bilboko irudia. (Getty Images)

Bilbo mundu mailako zazpigarren hiri ertainik hoberena izendatu dute Global Destination Sustainability indizean. Gainera, gizarte, ekonomia zein ingurumenaren ikuspegitik estrategia bateratuak sortzearen aldeko konpromisoari estuen lotutako nazioarteko 100 hirien sailkapen orokorrean 24. postua lortu du Bizkaiko hiriburuak.

Bilboko Udaletik nabarmendu dutenez, hiriak bederatzi postu irabazi ditu aurtengo sailkapenean 2022koaren aldean, eta «sekulako jauzia» egin du 2021ean lortutako 42. postuarekin alderatuta.

Bilbao Arima Berdea

Global Destination Sustainability indizea bilerak, sustapen bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko norako jasangarrien nazioarteko sailkapena da. 71 itemen bidez NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egitea baloratzen du bereziki. Bilboren kasuan, Bilbao Convention Bureau erakundeak eta bere hornitzaileek Bilbao Arima Berdea lan batzorde iraunkorrean inplementatu dituzten hobekuntzak baloratu dira.

Nazioarteko Kongresu eta Konbentzioen Elkarteak (ICCA), IMEX Group-ek, European Cities Marketin-gek (ECM) eta MCI Group-ek elkarlanean egiten dute “Global Destination Sustainability” indizea. Estrategiak sortzen laguntzea du helburu, norakoak jasangarriagoak izan daitezen gizarte, ekonomia eta ingurumen arloan. Göteborg, Liverpool, Washington eta Sydney dira aurten sailkapenaren zerrendaburu.