Bilboko Zirkuituari esker, arte ezenikoak hiriko hamaika auzotan
Hiriko eta inguruko sortzaile eta antzerki talde berrien 16 obra eskainiko ditu urtarrilaren 11tik maiatzaren 9ra arte ‘Bilboko Zirkuitua’ren denboraldi berriak. Urtero bezala, Bilboko Udalak antolatuta, hamaika auzotara zabalduko dira arte eszenikoak.
‘Bilboko Zirkuitua’ programa «aukera bat da sortzaile eta antzerki talde berriek euren lanak ikusleen aurrean antzeztu dezaten. Hiribilduan sortutako proposamen freskoenei eta egungoenei laguntzeko eremu egokiena da», adierazi dute Bilboko Udaletik.
Horrela, Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza udaltegietan eta Solokoetxe Institutuan, sortzaile eta antzerki talde berrien lanak dohainik ikusi ahal izango dira, ostegunero, maiatzaren 9ra arte.
Taldeen zerrenda
Honako talde hauek hartuko dute parte zirkuitoan: Compañía Edición Limitada (‘Reza’), Intxartu Antzerki Taldea (‘Las brujas de Salem’), Ibilka Teatro (‘Cuando secuestramos al jefe’), Heyoka Clown (‘Lo que me sale de la concha’), Nodulos Teatro (‘Carmen’), I Need a Hero (‘Sonata en mi menor’), Totum (‘2113’), Iuris Tantum (‘Hable con Montse’), Skené Teatro (‘El salto de Léucade’) eta Heyoka Clown (‘Las Franciskas’).
Gainera, A Teatral (‘Relax a trois’ eta ‘Cercanías de ti’), Libélula Teatro (‘La madre pasota’ eta ‘La mujer sola’) eta AED Elkartea (‘Ni eta nitarrak’) ere izango dira egitarauan.
Bilboko Zirkuituaren aurtengo edizioan parte hartuko duten obra guztiak lehen aldiz aurkeztuko dira, Totum taldearen ‘2113’ izan ezik, aurreko edizioan izandako arrakastaren ondoren berriro taularatuko baita.
Zirkuitoa urtero antolatzen du Bilboko Ugalak eta aitzakia aproposa da, jakina, antzerkiaz gozatzeaz gaiz, hiriko auzoak bisitatzeko.