Bidaiari

EAEko hoteletako sarrerak eta gaualdiak %4,4 eta %1,9 gehitu dira otsailean, hurrenez hurren

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel establezimenduek 222.106 sarrera eta 408.489 gaualdi zenbatetsi dituzte otsailean, hau da, iazko hilabete berean baino %4,4 eta %1,9 gehiago, hurrenez hurren.

Sarreren %33,7 atzerriko bidaiarienak izan dira.
Sarreren %33,7 atzerriko bidaiarienak izan dira. (Getty Images)

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel establezimenduen inguruan egindako txostenaren arabera, 222.106 sarrera eta 408.489 gaualdi zenbatetsi dituzte otsailean, hau da, iazko hilabete berean baino %4,4 eta %1,9 gehiago, hurrenez hurren. Sarreren %33,7 eta gaualdien %35,4 atzerriko bidaiarienak izan dira, %7,8 eta %6,4 gehituz, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Lurraldeka, Araban 29.467 sarrera eta 65.123 gaualdi erregistratu dira otsailean, aurreko urtekoan baino %5,9 eta %8,6 gehiago, hurrenez hurren; Gipuzkoan, berriz, 92.441 gaualdi erregistratu dira, 2023ko otsailean baino %5,6 gehiago, eta, ondorioz, 162.967 gaualdi izan dira, aurreko urteko hil berean baino %4,9 gehiago; Bizkaian, bestalde, sarrerek %2,8 egin dute gora, eta gaualdiek %2,9 behera, 100.198 sarrera eta 180.399 gaualdi erregistratu ondoren.

Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak %8,6 egin du gora Donostian, %8,5 Gasteizen eta %2,9 Bilbon. Ostatu gauen kopuruak, aurreko urteko otsailaren aldean, %11,4 egin du gora Gasteizen eta %9,4 Donostian; Bilbon, berriz, %3,3 egin du behera.

Batez besteko egonaldia 1,84 egunekoa

EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,84 egunekoa izan da otsailean, aurreko urteko hil berean baino zertxobait txikiagoa, orduan 1,88 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez EAEn egiten duten egonaldi osoari.

Halaber, betetze maila %44,0koa izan da otsailean EAEko hoteletan, plazen arabera neurtuta, eta %54,8koa logelen arabera neurtuta; 2023ko otsailarekin alderatuta, %0,7na puntuko jaitsiera izan da bi aldagaietan.

Azkenik, eguneko batez besteko tarifa 76,25 euro izan da otsailean EAEn ostatu bakarreko edo ADR erregimeneko gela bikoitz bati aplikatuta, hau da, aurreko urteko otsailean baino %0,8 gutxiago. Tarifa hori 78,74 euroan kokatu da Bizkaian, 77,65 euroan Gipuzkoan eta 65,68 euroan Araban; hiriburuka, Donostian 87,99 eurora iritsi da, Bilbon 84,01 eurora eta Gasteizen 58,15 eurora.