Bidaiari

‘Antzerki Ibiltaria’ Araban zehar ibiliko da 7 udalerritan

Martxoaren 29tik apirilaren 13ra bitartean ‘Antzerki Ibiltaria Araban zehar’ programa ibiltariak Ortzaik egin duen ‘Hansel y Gretel’ klasikoaren moldaketa eskainiko du 7 udalerritan. Eta udan Maeztun eta Azazetan izango dira.

Antzerkia izango da zenbait udalerritan.
Antzerkia izango da zenbait udalerritan. (Getty Images)

‘Antzerki Ibiltaria Araban zehar’ programa ibiltariak prest du 2024rako programazioa. Zazpi udalerritan gozatu ahal izango dute udaberrian, martxoaren 29tik apirilaren 13ra bitartean, Ortzaik egindako ‘Hansel y Gretel’ klasikoaren moldaketaz. Hain zuzen ere, Iekoran, Mañuetan, Navaridasen, Berantevillan eta Duranan izango da ikusgai. Emanaldiak doan izango dira. Ondoren, udan, beste bi udalerritara ere hurbilduko dirai: uztailaren 13an, Maeztura, eta 20an, berriz, Azazetara.

Programa 2019an proiektu pilotu gisa hasitako ekimen bat da, honako helburua duena: «Publiko berriak sortzea eta gizarte eta lurralde kohesioa erdiestea, kultura ekintzaren bidez».

Bizitza sustatu

Beraz, zikloaren bidez lurraldeko txoko guztietan bizitza sustatu nahi da, ez bakarrik antzezpenaren unean, baizik eta, ondoren, batez ere umorean eta kontakizun herrikoietan oinarritutako obrak belaunaldi desberdinek batera ikustea proposatzean; izan ere, modu belaunaldiartekoan eszenarazten dira, elkarrizketa sustatuz antzezpenaren ostean adin desberdinetako pertsonen artean. ‘Antzerki ibiltari’ak hainbat herritako pertsonak elkarrengana gerturatzea erraztuko du.

Gainera, Ortzaik egiten duen proposamena pantomima formatukoa da. Pantomima antzerkigintza anglosaxoiko genero herrikoia da, mendeak igaro ahala eboluzionatuz joan dena, eta ipuin herrikoien eguneraketa ekarri du, umore ikuspegitik, adin guztiei zuzendua, salbuespenik gabe, eta ipuin horiek asmamen eta aldrebeskeria eszenikotik, gaur egungo errealitatera egokitutako ipuinak kontatzen ditu.

Egutegia:

Iekoran, Martxoak 29 (19:00)
Mañuetan, Martxoak 30 (19:00)
Navaridas, Martxoak 31 (18:00)
Berantevilla, Apirilak 1 (18:00)
Durana, Apirilak 13 (19:00)
Azazeta, Uztailak 13 (20:00)
Maeztu, Uztailak 20 (20:00)