Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltarian, Gorbeialdeko eskaintza eskuragarri
Maiatzaren 2tik 4ra arte, Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltaria Murgian izango da. Gorbeialdeko hamar bat establezimenduk beren produktuak erakutsiko dituzte.
Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltaria Murgian izango da maiatzaren 2tik 4ra arte, Gorbeialdeko Kuadrillako udalerrietako saltoki txikiak eta produktu eta zerbitzuen eskaintza ikusgarri egiteko eta herritarrak sentsibilizatzeko hurbileko negozio horietan kontsumitzeak komunitateari dakarzkion onurez.
Gorbeialdeko hamar bat establezimenduk beren produktuak erakutsiko dituzte 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era Murgiako Udaletxeko plazan dagoen stand batean. Azokan showroom formatuan parte hartuko duten saltokiak Zuia, Legutio eta Aramaiokoak dira, Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.
Saltokiak hainbat azpisektoretakoak dira, hala nola elikadura (autozerbitzuak, okindegiak, fruta dendak, litxarreriak), lorezaintza, moda, maskotak eta ardotegiak. Gaienra, standa bisitatzen dutenek Gorbeialdeko landa merkataritzako erosketa bonuen zozketetan parte hartu ahal izango dute.
Azoka ibiltariak lurraldeko landa merkataritzak eskaintzen duen guztia erakutsiko die arabarrei maiatzean eta ekainean, eta landa saltokiak eta bertako produktuak eta zerbitzuak ikusaraziko ditu eta herritarrak landa merkataritzan kontsumitzeak dakartzan onurez sentsibilizatuko ditu.
Zenbait herritan
Murgitik Langraiz Okara joango da azoka (maiatzak 9-11), eta ondoren, Artziniegara (maiatzak 16-18), Araiara (maiatzak 23-25), Santikurutze Kanpezura (maiatzak 30-ekainak 1) eta Guardiara (ekainak 6-8).
Arabako Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren Landa Merkataritzari Laguntzeko Planaren barruan dago ekimena. 5.000 biztanletik beherako udalerrietako saltokiei zuzenduta dago, eta armairu adimendunak instalatzea, prestakuntza eta digitalizazio planak, erosketa zentrala, marka sortzea eta sustapen ekintzak ere barne hartzen ditu.
Kohesio proiektua
Atrabako Diputazioak azaldu duenez, «lurraldearen kohesio proiektu baten aurrean gaude, zeinaren helburua baita babestea Arabako herrigune txikien premiei eta gure herrietan bizi diren arabarren premiei erantzuten dien merkataritza».