Bidaiari

VIII. Kontzertu Zikloa, Artziniega bisitatzeko beste aitzakia bat

Berez, hamaika motibo daude Artziniega bisitatzeko, baina maiatzaren 31tik uztailaren 12ra bitarte, areagotu egingo dira arrazoiak, VIII. Kontzertu Zikloa egingo baita, Mendieta Kultura elkarteak antolatuta.

Maiatzaren 31n hasiko da musika zikloa.
Maiatzaren 31n hasiko da musika zikloa. (Getty Images)

Artziniegako VIII. Kontzertu Zikloak, guztira, sei kontzertu eskainiko ditu zikloak. Saio bakoitzak 7 euroko prezioa du eta bonuak, berriz, 35 euro.

Mendieta Kultura elkartea 2014an sortu zen Mendieta auzoko San Tomas eliza birgaitzeko eta bertan musikarako kulturgune bat jartzeko. Ondoren, udalerrian kalitatezko musika sustatzea proposatu zuen, eta musika klasikoaren, zaharraren eta tradizionalaren kontzertu zikloa antolatzen du 2017tik.

Bada, aurtengoa zortzigarren edizioa da eta maiatzaren 31n hasiko da, Arteko santutegian, Sergio Gomezen kantu erromantikoen interpretazioarekin. Ekainaren 2an, Trihotz taldeak ‘Haizea denborara’ emanaldia eskainiko du toki berean, eta ekainaren 14an, berriz, Oñatiko Ganbara Abesbatza arituko da komentuko patioan.

‘Heriotza eta dontzeila’

Zikloak ekainaren 22an jarraituko du Entrebescant taldeak komentuko patioan eskainiko duen saioarekin, eta ekainaren 28an All'antica arituko da Arteko santutegian. Azkenik, uztailaren 12an, Cuarteto Iberia taldeak ‘Heriotza eta dontzeila’ emanalodia eskainiko du Arteko santutegian.

Sarrerak www.mendietakultura.com webgunean eros daitezke, eta aurtengo berritasuna da kontzertu guztietarako 35 euroko bonu orokorra eskuratu ahal izango dela.

Arabako Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Artziniegako Udalaren laguntza izan du Mendieta Kultura elkarteak antolakuntzan.