Bidaiari

Iturribideko kaleak, koloretsuago lokaletako irudi artistikoen proiektua bukatuta

Bilboko Udalak muralizazio artistikoen proiektua bukatu du Iturribide kalean, inguruko lokal komertzialen eta hutsen pertsianak koloreztatuz. Guztira, 52 pertsiana margotu dira. Beraz, kaleak koloretsuagoak dira.

Iturribideko irudi artistiko bat.
Iturribideko irudi artistiko bat. (Bilboko Udala)

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, Iturribide kalean egindako esku hartze artistikoa bukatu da, azken hilabeteetan bederatzi artista edo tailerrek 60 pertsiana dekorat ondoren.

Luis Olaso Garralda, Eva Mena, Bea Aparicio eta Char Lee Mito, Jose Ignacio González Ormaetxea, Verónica Weckmeister, Murales Bilbao, Kolore Taller de Arte, Amiarte eta Ya Murals aritu dira irudiak egiten. Artista bilbotarrak dira denak, eta eskarmentua eta prestakuntza espezifikoa dituzte muralismoan eta arte publikoan.

Marrazkiok egin aurretik, zirriborroak aurkeztu behar izan zituzten, esleitu zitzaizkien pertsianen neurri eta ezaugarrietara egokituta. Bilboko Udalak berak eta Bilbao Arte Fundazioak onartu behar zituzten zirriborroak.

Zenbait gai

Pertsianetako irudien gaien artean paisajismoa, euskal kostunbrismoa, pop artea, rock artea, erretratuak, bodegoiak edota natura daude, irudi figuratibo zein abstraktuetan.

Proiektuak 85.360 euroko aurrekontua izan du, eta hiri berrikuntzan inbertitu ziren 1.230.840 euroei (BEZa barne) gehitu zaie. Hain zuzen, Iturribideko hiri hobekuntzarako obrak 2023ko irailetik 2024ko maiatzera bitartean egin ziren, kaleari estetika modernoagoa eta atseginagoa emateko asmoz, hiri altzari berriekin.

Margok ez dira izan kaleko aldaketa bakarra, zoladura berritu baita eta argiztapena hobetu. Gainera, mutiloiak kendu eta oinezkoentzat atseginak diren altzariekin ordeztu dira: hormigoizko bankuak (egurrezko bizkarraldearekin edo gabe), eserlekuak dituzten jardinerekin eta abar.