Bidaiari

Sarrerak jaitsi egin dira EAEko landa ostatuetan eta gehitu apartamentu turistikoetan

Sarrerak %0,3 gutxitu dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa ostatuetan 2024. urtean, apartamentu turistikoetan %21,1 gehitu diren bitartean, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

EAEko apartamentu turistikoetan 214.157 sarrera eta 719.936 gaualdi izan dira.
EAEko apartamentu turistikoetan 214.157 sarrera eta 719.936 gaualdi izan dira. (Getty Images)

EAEko landa ostatuetan 172.341 sarrera eta 445.501 gaualdi zenbatetsi dira 2024an, aurreko urtean baino %0,3 eta %0,2 gutxiago, hurrenez hurren. Atzerriko bisitariak mota horretako establezimenduetako sarrera guztien %25,9 izan dira, 2023an baino %3,2 gehiago.

Lurraldeka, sarrerak %8,2 gehitu dira Arabako landa ostatuetan; Gipuzkoa eta Bizkaikoetan, berriz, %1,8 eta %2,7 jaitsi dira, hurrenez hurren. Antzera, Araban gaualdiak %3,0 igo dira, eta Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, %0,1 eta %2,1 jaitsi, hurrenez hurren.

EAEko landa ostatuetako batez besteko egonaldia 2,58 egunekoa izan da 2024an, aurreko urtekoaren berdina. Okupazio maila, bestalde, %29,2an kokatu da plazen arabera neurtuta eta %33,9an gelen arabera neurtuta, aurreko urtean baino %0,3 eta %1,1 puntu gehiago, hurrenez hurren.

Bestalde, EAEko apartamentu turistikoetan 214.157 sarrera eta 719.936 gaualdi izan dira, eta aurreko urtearekiko hazkundeak %21,1ekoa eta %14,8koa izan dira, hurrenez hurren.

Atzerritar jatorriko sarrerek %31,5eko igoera izan dute urtean zehar, eta EAEko apartamentu turistikoetan izandako guztizkoaren %38,9 izan dira, 2023an izandako %35,8aren gainetik.

Lurraldeka

Lurraldeka, sarreren portaera ez da homogeneoa izan: %32,0 jaitsi dira Araban, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %29,1 eta %20,9 igo. Aitzitik, ostatu gauen kopuruaren hazkundea orokorra izan da: %8,1ekoa Gipuzkoan, %11,1ekoa Araban eta %22,8koa Bizkaian.

Plazen okupazio mailak %2,3 puntuan gainditu du 2023koa EAEko apartamentu turistikoetan, eta apartamentuen okupazio mailak, berriz, %3,6 puntu egin du gora, 2024an %39,4 eta %65,9 izanik, hurrenez hurren.

Azkenik, EAEko aterpetxe turistikoei buruzko datuak argitaratu diren lehen urtea igaro da, eta 2024ko balantzean ikusten da aurreko urtearen aldean %12,6ko hazkundea izan dela sarreren kopuruan eta %12,8koa gaualdienean, 250.183 sarrera eta 452.561 ostatu gau zenbatetsita.

Sarreren urteko igoera %18,7koa izan da Bizkaian eta %8,3koa Gipuzkoan; Araban, aldiz, %28,3 jaitsi da. Gaualdiek %19,1 egin dute gora Bizkaian eta %7,3 Gipuzkoan, eta %24,8 behera Araban.