MAR. 29 2023 Aire zabaleko hamar plan Bizkaiaz gozatzeko Neguko egun hotzak atzean utzi ondoren, eguzkiak kaleak berotzen ditu, eta argi orduei probetxu ateratzeko mila eta bat plan azaleratzen hasi dira. Hona hemen Bizkaiko Foru Aldundiaren iradokizun batzuk. Surfa, Sopelako hondartzan. (Aritz LOIOLA) Bidaiari Gailurra egin, Bizkaia konkistatuBizkaia berdea da ezinbestean. Zeruraino doazen mendiz inguratuta bizi gara, haran eta zelai lasaiez, baratzeak eta artaldeak dituzten baserriez, tokiko produktu naturalak eskaintzen dizkigutenak. Bizkairako bisitan, ezin dituzue galdu paraje ezohikoak, gure edozein Parke Naturaletan ikus daitezkeenak. Kantinplora bat eta trekkingeko bota on batzuk nahikoa izango dira gure Katedral Naturaletan egun batez gozatzeko. Gertu aurkituko dituzue plater tradizionalak dastatzeko jatetxeak eta produktu tipikoak (gazta, eztia, txakolina…) erosteko denda txikiak. Ez ahaztu kamera!Itsaso hunkigarriaHerrialdea ezin da ulertu bere Kantauri itsasoa gabe, urdina eta kementsua, barnealde berde eta basatia duena. Gure kostaldeak, Ondarroatik Muskizera, 150 kilometro eskaintzen dizkigu, 28 hondartza eta beste hainbat aukera: itsas herri berezietara bisitak, jaki goxoen dastaketa, kostaldean barreneko ibilaldiak eta leku harrigarriak, hala nola Gaztelugatxe, Urdaibaiko Biosfera Erreserba edo Astondoko Dunetako flysch, Gorlizen. Gainera, Kantauri isurialdean ez dago bere arraun kluba ez duen herri garrantzitsurik. Uda traineru lehiaketen garaia da. Portuak taldeen koloreekin jantzitako zaleez betetzen dira. Emozio handiz bizi da lehia, eta jaia ziurtatuta dago!Kirola ametsezko tokietanZure kirol gogokoena praktikatzen duzun bitartean helmuga turistiko batez gozatzea paregabea da. Bisitaldian zehar, zure swinga hobetu ahal izango duzu lurraldean zehar banatutako sei golf-eremuetako edozeinetan, gure hondartzak eta haranak zaldiz zeharkatu ahal izango dituzu, baita parapentea egin ere. Surflaria bazara edo gure olatuetatik irristatzen saiatu nahi baduzu, zorte onez zaude. Bakio edo Sopela bezalako hondartzak daude, baita Plentzia edo Ereaga bezalako beste batzuk ere, hasiberrientzako ezin hobeak. Urrezko domina Mundakak eramaten du, bere ezker indartsuarekin, nazioartean ospe handia duena. Bizkaia txirrindularitza zaleentzat ere helmuga ezin hobea da.Bakea naturanHiriko zaratatik aldendu eta naturan murgildu nahi duzuenontzat, gaua Bizkaiko landa-ostaturen batean, kanpinean edo karabanan egitea proposatzen dizuegu, bertan erabat erlaxatuko baitzara. Bertako bakeaz gozatzeaz gain, inguruko baserritarren egunerokotasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzue, baita piknik batez gozatzeko edo jarduera benetan bereziak egiteko ere, hala nola Urkiolan egun batez artzain bihurtzea edo Bizkaiko lurpeko mundua ezagutzea, Armañongo Pozalaguako kobazuloak eta Kortezubiko Santimamiñekoa bisitatuz.Fauna basatienera bisitaAnimaliengandik hurbil egon nahi bazarete, Urdaibai Bird Center bisitatzea gomendatzen dizuegu. Bertan, zerutik igarotzen diren hegaztiak begiztatu ahal dira. Gure txoko preziatuenetakoa, Urdaibaiko Biosfera, uretatik ere bisita daiteke, estuariotik stand up paddle, kanoa edo piraguan jaitsiz. Eta itsas-bizitza alde batera utzi gabe, jarduera berezia egiteko aukera dago, baleen, delfinen eta bestelako zetazeoen bistaratzea. Modu baketsu eta lagungarrian, noski. Santurtzi edo Bermeo bezalako portuetatik irtenez, Bizkaiko Golkoa eta bere itsas-bizitza aditu eta naturisten eskutik ezagutu ahal dituzue. Lehorrean, zuen prismatikoak hartu eta basa-fauna mehatxatua babesteko babesleku eta zentroetara hurbiltzea gomendatzen dizuegu, hala nola Basondo Kortezubin eta Karpin Karrantzan.Aire zabaleko azokakEguraldi onaren heltzearekin batera jarduera gastronomikoak nagusi izaten hasten dira. Ezagunenetakoa maiatzaren hasieran egiten den Balmasedako Erdi Aroko Azoka da. Hala, tokikoak Erdi Aroko jantziekin janzten dira, antzina egiten zuten bezala. Halaber, Bizkaiko beste aldean, maiatz amaieran Bermeoko Arrain Azoka ospatzen da. Tradizio marinela ezagutzera ematea xede du azokak eta jai egutegiari hasiera ematen die. Horregatik, “arrantzale” mahoizko arropa urdin tradizionala urtean lehen aldiz jartzen da Urdaibaiko ospakizun garrantzitsuan, eta Bermeo fanfarren, dantzarien, trikitilarien eta gaitarien giroan murgiltzen da. Ipuin gazteluak Bizkaian, lurralde osoan zehar banatutako dorre eta gaztelu magikoak daude. Ametsetako lekuak, aire zabalean gozatzeko aukera emango dizutenak. Muskizko Arena hondartzatik gertu, Muñatones Gaztelua bisitatu ahal izango duzue, eta handik, Kantauri itsasoko ikuspegiak ikusi. Urdaibairen bihotzean, Gernikatik gertu, Arteagako Gaztelua ezagutzeko aukera dago, XIX. mendeko jatorrizko egitura, xarma eta estiloa mantentzen dituen gaztelua. Gatikan, Bilbotik 20 minutura autoz, gaztelu berezienetako bat dago, Butroeko Gaztelua. Ipuin gaztelua, galdu ezin dezakezuen ametsezko leku batean. Eta barruan, Galdamesen, Loizaga Dorrea bisitatzeko aukera duzue, gaur egun ibilgailu klasikoei omenaldia egiten dien Erdi Aroko gotorlekua.Plater perfektuaren bilaSeguruenez, Bizkairaino ekarri zaituzten arrazoietako bat gastronomia da. Ezin zarete poteoaz gozatu gabe joan. Gure zerrendan sartzea erabaki dugu, poteoak herri bakoitzeko kale, terraza eta plazetan duelako leku. Ez dago esperientzia hoberik produktu bat bere jatorrizko lekuan ezagutzea baino. Herri eta txoko bakoitzak bere berezitasun eta plater tradizionalak ditu. Halaber, Michelin izarra duen jatetxe bateko menua dastatu nahi baduzue, leku egokian zaudete ere.Mahasti artean...Haratago joan eta gure gastronomian murgildu nahi duzuen bisitarientzat, gure upategiren batera hurbiltzea eta gure enbaxadore handia, Txakolina, ezagutzea gomendatzen dizuegu. Txakolinaren mahats-bilketa udazkenean egiten den arren, udaberrian ‘negarra’ fenomenoa deritzona gertatzen da, zeinetan urte amaierako emaitza sasoi horretako denboraldiaren mende dagoen. Horregatik, Zallak, Urdaibaik, edo Lezamak, besteak beste, Txakoli Eguna udaberrian ospatzen da. Upeltegiak natura betean daude, eta profesionalek lanketa eta prozesua azalduko dizkizuete. Edozein upeltegietan dastatu eta erosi ahal izango duzue hain berezia eta esklusiboa den ardo hau, baita ikuspegi ikusgarriez gozatu ere.Beti norabide onean!Noski, dena ez da jatea! Kostaldeko Bidea edo Iparraldekoa, ezagutzen den ibilbide zaharrenetakoa, Bilbao Bizkaitik igarotzen da. Lau dira Markina-Xemeindik Kobaroneraino doazen etapak. Gainera, ibilbide honetan, Lea-Artibai eta Busturialdeko haranak gertutik ezagutuko dituzu. Oinetako erosoak eta konpainia ona nahikoa dira bide berde eta menditsuetan ibiltzeko. Aho zabalik utziko zaituzten lau etapa! Zalantzarik gabe, naturaren maitaleentzako plan ezin hobea!