MAY. 02 2023 Sarrerak %11,8 eta ostatu gauak %15,6 gehitu dira apirilean EAEko hoteletan Okupazio maila %59,0koa izan da lekuen arabera neurtuta, eta %68,2koa logelen arabera neurtuta, 2022ko apirilaren baino %5,5 eta %6,0 puntu gehiago, hurrenez hurren. Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak gora egin du Gasteizen (%23,5), Bilbon (%13,0) eta Donostian (%11,6). (GETTY) Bidaiari Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 322.584 sarrera eta 618.107 ostatu gau zenbatetsi dituzte apirilean, hau da, joan den urteko hilabete berean baino %11,8 eta %15,6 ostatu gau gehiago, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.Sarreren %43,9 eta ostatu gauen %44,1 atzerritik heldutako pertsonenak izan dira, portzentajeak %26,4 igo ondoren sarreren kasuan eta %28,1 ostatu gauen kasuan. Lurraldeka, Araban 42.811 sarrera eta 80.612 ostatu gau erregistratu dira apirilean, aurreko urteko hil berean baino %16,9 eta %18,6 gehiago, hurrenez hurre; Bizkaian, sarrerak %10,2 eta ostatu gauak %14,9 gehitu dira, 144.617 sarrera eta 279.090 ostatu gau zenbatetsita; Gipuzkoan 135.156 sarrera izan dira, 2022ko apirilean baino %12,0 gehiago, eta 258.405 ostatu gau, %15,3 gehiago.Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak gora egin du Gasteizen (%23,5), Bilbon (%13,0) eta Donostian (%11,6), eta, antzeko moduan, aurreko urteko apirilaren aldean, ostatu gauen gehikuntza %25,4koa izan da Gasteizen, %15,9koa Bilbon eta %15,3koa Donostian.EAEko hotel establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,92 egunekoa izan da apirilean, 2022ko hil berean izandakoa baino handiagoa, orduan 1,85 egunekoa izan baitzen. Okupazio maila %59,0koa izan da lekuen arabera neurtuta, eta %68,2koa logelen arabera neurtuta, 2022ko apirilaren baino %5,5 eta %6,0 puntu gehiago, hurrenez hurren.Aste SantuaEAEko hotelek 51.450 sarrera eta 108.118 ostatu gau zenbatetysi dituzte aurtengo Aste Santuan, hau da, 2022koan baino %1,0 gutxiago eta %0,6 gehiago. Hilabete osoa hartuta, Aste Santuko sarrerak apiril osoko %15,9 eta ostatu gauen %17,5 izan dira.Atzerritar jatorriko turistak guztizkoaren %35,4 izan dira sarreretan eta %33,8 ostatu gauetan; 2022ko Aste Santuaren aldean, kopuru horiek %11,2 eta %16,7 gehitu dira, hurrenez hurren. Jatorri espainiarreko turismoak aurreko urtekoak baino balio baxuagoak izan ditu, sarrerak %6,6 eta ostatu gauak %6,0 murriztu baitira.Lurraldeka, aurtengo Aste Santuko portaera, aurreko urtekoaren aldean, desberdina izan da: Araban %3,8 eta Gipuzkoan %0,8 gehitu dira sarrerak; Bizkaian, berriz, %3,9 gutxitu dira. Joera bera erakutsiz, ostatu gauak %4,3 igo dira Araban eta %2,1 Gipuzkoan, baina Bizkaian %1,7 jaitsi dira.Hiriburuen kasuan, Gasteizek %4,7ko igoera izan du sarreretan eta %11,9koa ostatu gauetan; Donostian %0,9 sarrera gehiago eta %3,7 ostatu gau gehiago erregistratu dira; Bilbon, azkenik, sarrerak %0,2 jaitsi dira, eta ostatu gauak %2,6 igo.Okupazio mailak, urte arteko terminoetan, %76,3 izan dira leku bakoitzeko eta %81,4 logela bakoitzeko EAE osoan. Portzentaje horiek %2,6 puntuko jaitsiera dakarte lekuen arabera neurtuz gero, eta %0,5 puntukoa logelen arabera neurtuta.