bidaiari - bidaia aldizkaria

“David”, argiztapen berriarekin

150 urte pasa dira Miguel Angel-en “David” eskultura Florentziako Akademiako Galerian ikusgai jarri zenetik eta, urteurrena nolabait ospatzeko, argiztatze aldaketak egitea erabaki dute museoko arduradunek. Hori izango omen da euren oparia: iluminazio berria.

Eskulturaren irudia. (Florentziako Akademiako.)

Eskulturaren aurreko kokapena Piazza della Signoria zen baina bertan jasaten zuen hondatzea ekiditzeko, lekuz aldatu zuten. «Zazpi egun iraun zuen tokialdaketak, zehazki, 1873ko uztailaren 30etik abuztuaren 8ra arte; gainera, tenperatura altuak iragarrita zaudenez, goizean goiz hasi ziren lanean, 04:00etan, eta 11:00etan bukatu.

Eskultura eguraldi txarretik babesteko beharraren eztabaida mahai gainean zegoen aspaldidanik. 1482an, Lorenzo Bartolini eskultorea izan zen “David” lekualdatzeko proiektu bat aurkeztu zuen lehena, eskultura hondatzen ari zenez, berehala tokiz aldatu behar zela argudiatuz.

Ondoren, XIX. mendearen bigarren erdian, 1866an, artista, zientzialari eta teknikarien batzorde batek, Luigi Menabrea eta Emilio Santarelli buru zirela, plazatik ateratzeko premia eta berehalako beharra neurtu zuten, Florentziako Akademiako Galeriako arduradunen esanetan.

Eztabaidagai

Garai hartako kultur agintariek, Emilio De Fabris florentziar arkitektoaren iradokizunari jarraiki, museo-gune berri bat eraikitzea erabaki zuten, artelana «duintasunez har zezakeena». Eta urtebeteko lanaren ondoren, lortu zen, azkenean, gaur dagoen tokira eramatea. 150 urte pasa dira eta oraindik ere honako mezu hau irakur daiteke egun hartan idatzitako ziurtagiri ofizialean: «Abuztuak 8, ostirala. Basera eramana eta bertan muntatua. Bertan iraungo du Jainkoek nahi duten arte».

Bere argitasuna hobetzeko, De Fabrisek «benetako tribuna bat diseinatu zuen artistaren omenez, ahalik eta argiztapen naturalena bermatuko zuen kristalezko ganga batez estalitako tenplu sekularra».

Orain, tribuna horrek esperientzia hobetuko dio bisitariari, LED argiztapen-sistema berriarekin. Argigailua seguruagoa eta garbiagoa da eta argi naturala bikain iragazten omen da. Xehetasun guztiak are argiago atzemateko aukera eskaintzen dio bisitariari eta, giro iradokitzaileagoa eraginez, egunean zehar aldatuz joaten da.