bidaiari - bidaia aldizkaria

Puntaik Punta, Debagoieneko bidezidorren jaialdia, euskualdearen irudia zabaltzeko

Debagoieneko bidezidorren jaialdia, Puntaik Punta, ospatuko da Elgetan maiatzaren 10etik 12ra bitarte. Debagoiena eskualdearen irudia Euskal Herrian zehar zabaltzea du helburu, batez ere.

Aurtengo kartela. (turismodebagoiena.eus)

Puntaik Punta, Debagoieneko bidezidorren jaialdia, ospatuko da maiatzaren 10, 11 eta 12an Elgetan. Urtero bezala, zenbait arlo uztartuko ditu hitzorduak turismoa, kultura, aisialdia... eskaintza integrala osatuz. Helburua du Debagoiena eskualdearen irudia Euskal Herrian zehar zabaltzea eta, aldi berean, eskualdeko turismo eta kultur eskaintza zabaldu.

2016an antolatu zen lehen aldiz Puntaik Punta. Antolatzaileen esanetan, Euskal Herriko senderismoko lehen jaialdia da.

Aurtengo egitaraua honakoa da

Maiatzak 10:

16:30 Argazki erakusketaren irekiera: Mendiz Mende. Buztin gelan, denontzat.
17:00 Herrixa Dantzan. Dantza-festa: haur eta gurasoak elkarrekin dantzan, Espaloian, denontzat.
18:30 Antzerkia: Iratxoak eta basoko sorginkeria. Plazan (eguraldi txarra balego frontoian), haurrentzat.
20:30 Kantsatzeke mendi taldearekin: Intxorta txiki gabez argiztatzen. Irteera plazatik. Denontzat.
21:45 Astrotopaketa: Udaberriko zerua. Irteera plazatik, gazte eta helduentzat.

Maiatzak 11

10:00 Mendi irteera gidatua: GR 289 Bergaratik Elgetara oinez. Autobusa Elgetatik Begarara 9:45etan. Helduak.
10:30 Intxortako frontea ezagutzeko ibilbide tematiko gidatua. Irteera plazatik. Denontzat.
10:30 Nordic walking tailerra eta ibilbidea Karabietararuntz. Kantxan eta gero oinez, helduentzat.
11:00-14:00 Abentura gunea: tirolina, kutxa dorrea, jumar, ohe elastikoa etb. Bolatoki aurreko zelaian, haur eta gazte.
11:00-14:00 Senderismo azoka. Plaza inguruan, denontzat.
11:00-14:00 Artisautza azoka bailarako artisauekin. Plaza inguruan, denontzat.
12:30 Kontzertua: Unai Cantabrana. Plazan. Denontzat.

16:30-20:00 Abentura gunea: tirolina, kutxa dorrea, jumar, ohe elastikoa etb. Bolatoki aurreko zelaian, haur eta gazte.
17:00-20:00 - Senderismo azoka. Plaza inguruan, denontzat.
17:00-20:00 - Artisautza azoka bailarako artisauekin. Plaza inguruan, denontzat.
17:30-Pump track erakustaldia eta tailerra. Pump track pistan, denontzat.
17:30-Baso bainua. Asentzion, denontzat. IZENA EMAN
18:00-Pyrenaika aldizkariaren hitzaldia eta GR-289 bideo aurkezpena. Udaletxeko pleno aretoan, denontzat.
19:00-Kale animazioa: Granujas a todo ritmo, kaleetan zehar, denontzat.
21:30-GEURE(R) A dantza bertikalaren ikuskizuna Tapem enpresaren horman. Bolatokitik ikusgai, denontzat.
22:30-Kontzertua: Gozategi, herriko plazan.

Maiatzak 12

10:00 - Mendi irteera gidatua: GR 289 Arrasatetik Elgetara oinez. Autobusa Elgetatik Arrasatera 9:45etan. IZENA EMAN
10:30-Intxortako frontea ezagutzeko ibilbide tematiko gidatua. Irteera plazatik. Denontzat.
11:00-Elgetako bisita gidatu turistikoa. Hasiera plazan, denontzat. IZENA EMAN
12:00-Tipika dantza herrikoia gidatua. Plazan, denontzat.
13:30-Burduntzi herrikoia. Plazan, denontzat.
17:00 Menditour. Mendifilm 4 poiekzio. Espaloia Antzokia, denontzat.
        The Silent Escape 29’
        Zerbait aldatu da 10’
        La Gara 15´
        Udalatx, ura eta atxa 37’