bidaiari - bidaia aldizkaria

Nefertitiren bustoak 100 urte bete ditu jendaurrean ikusgai

Berlingo Neues Museum-eko bilduma egiptoarrera iritsi zen 1924an Nefertiti erregina egiptoarraren bustoa, hamabi urte lehenago Egiptoko Tell-el-Amarna aztarnategian aurkitu ondoren. Ondorioz, ehun urte daramatza jendaurrean.

Nefertitiren bustoa indusketa batean aurkitu zuten 1912an. (Getty Images)

Nefertiti erregina egiptoarraren busto koloretsuak bere lehen mendeurrena bete du 1924an Berlingo Neues Museum-eko bilduma egiptoarrera iritsi zenetik. Beraz, mende osoa egon da jendaurrean ikusgai. Eta, arduradunen esanetan, 1912an indusketa batean aurkitu zutenean bezain «ederra» dago.

Pieza Egiptoko Tell-el-Amarna aztarnategian aurkitu zen. Egiptok indusketa bat baimendu zion Alemaniari, Berlingo museoetarako objektuak bilatzeko.

James Simon merkatari eta mezenas berlindarrak finantzatuta, indusketa Alemaniako Arkeologia Institutu Inperialeko Borchardt irakasleak egin zuen.

Hasieratik, egiptoarrekin egindako akordioak aurreikusten zuen aurkikuntzak erdibana banatzea finantzaketaren truke. Banaketa Gustave Lefèbvre egiptologo eta indusketaren komisario arduradunak egin zuen 1913ko urtarrilean.

Edertasuna eta kalitatea

Objektuak kutxa irekietan aztertu ziren, eta pieza nabarmenenen argazkiak ere jarri ziren, Nefertitiren bustoa barne, objektuen edertasuna eta kalitatea argi eta garbi islatzen zutenak.

Egiptoko Gobernuaren ordezkari gisa, Lefèbvrek objektuen erdia hautatu zuen; beste erdia Berlinera eraman zuten. Bustoa, zehazki, Alemaniara  1913an.

Indusketaren finantzatzaile bakar gisa, Amarnako aurkikuntzen objektuak James Simonen jabetzakoak izatera pasa ziren. Hasieran, Nefertitiren bustoa Berlingo Tiergartenstraque hiribilduan gorde zuen, baina 1920an, Simonek bustoa eta indusketaren aurkikuntza guztiak Berlingo museoei eman zizkien.

1924ko apirilaren 1ean

Bustoa 1924ko apirilaren 1ean erakutsi zen lehen aldiz Neues Museum-en, eta gaur egun bertan dago. «Ez zen zuzenean museoan erakutsi; izan ere, oso txikia zen eta ez zegoen Amarnaren bilduma osoa aurkezteko leku askorik, eta, ondoren, Lehen Mundu Gerra iritsi zen...», azaldu du Neues Museumeko Egiptoar Museoaren eta Berlingo Papiroen
Bildumaren alboko zuzendari Olivia Zörnek.

Bustoaren segurtasuna babesteko, gerran Mendebaldeko Berlingo Egiptoar Museora eraman zuten, Charlottenburg barrutira, eta han hainbat hamarkadatan erakutsi zuten, 2009an Neues Museumera itzuli zen arte.

«Nefertitiren gauzarik onena da oso koloretsua dela, eta hau oso arraroa da garai honetan. Koloreak oso ondo kontserbatuta daude, eta, beraz, oso objektu berezia da. Ez daukagu hau bezalako beste objekturik. Oso ederra da», gaineratu du Zörnek.