bidaiari - bidaia aldizkaria

Santikurutze Kanpezu, lurraldeko landa merkataritzaren topaleku

Santikurutze Kanpezu izango da Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltariaren hurrengo geltokia. Beraz, aitzakia aproposa dute lurraldeko landa merkataritzak eskainitakoak gustuko dituztenek. Maiatzaren 30etik ekainaren 1a arte izango da.

Elikaduraren hainbat azpisektorek hartuko dute parte. (Idoia Zabaleta)

Arabako Landa Merkataritzaren Azoka Ibiltariak Santikurutze Kanpezun izango da maiatzaren 30etik ekainaren 1a arte. Arabako Mendialdeko kuadrillako herrietako saltoki txikiak izango dira bertan,   produktu eta zerbitzuen eskaintzen. Hurbileko negozioetan kontsumitzeak komunitateari dakarzkion onurez arabarrak sentsibilizatzea ere bilatzen du ekimenak.

Samuel Picaza plazan

Arabako Mendialdeko dozena bat saltoki izango dira Samuel Picaza plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, eta beren produktuak erakutsiko dituzte iturriaren alboan jarritako stand batean. Showroom formatuko azokan parte hartzen duten saltokiak Santikurutze Kanpezukoak bertakoak eta Maeztukoak dira.

Gehienak elikaduraren hainbat azpisektoretakoak dira, hala nola harategiak, okindegiak, produktu ekologikoak eta supermerkatuak, baina badira beste negozio mota batzuetako produktuak ere, besteak beste, ilustrazio estudio denda bat eta estankoak. Datozen egunotan standa bisitatzen duten guztiek Arabako Mendialdeko landa merkataritzako erosketa bonuen zozketetan parte hartu ahal izango dute.

Arabako Aldundiak sektorerako dituen programak eta laguntzak biltzen dituen txoko profesional bat ere badu azoka ibiltariak. Gasteizen hasi zen, eta gero Murgian (Gorbeialdea), Langraiz Okan (Añana), Artziniegan (Aiaraldea) eta Araian (Arabako Lautada) izan da. Santikurutze Kanpezun egon ondoren, Guardian bukatuko da ekainaren 6tik 8ra.