JUN. 20 2024 ‘BBK Mendi Martxak’ ekimenaren hurrengo hitzordua, Galdakaon Ekainaren 23an jarraituko du ‘BBK Mendi Martxak’ ekimenak, lurraldeko balio handiko bideak eta gune naturalak ezagutzera emateko BBK-k eta Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatzen dutena. Galdakaon izango da hitzordua ibilaldi inklusibo batekin. Ekainaren 23an izango da hurrengo martxa. (Getty Images) Bidaiari BBK-k eta Bizkaiko Mendizale Federazioak lurraldeko balio handiko bideak eta gune naturalak ezagutzera emateko ‘BBK Mendi Martxak’ ekimenak ekainaren 23an jarraituko du, ibilaldi inklusiboa eginez Galdakaon. Parte hartzeko izen-ematea irekita dago jadanik buscametas.com plataforman, eta bildutako dirua irabazi asmorik gabeko erakunde bati emango zaio. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 14,7 kilometroko ibilbide zirkularra izango da, eta 4,5 ordutan egin daiteke. Irteera 09:00etan izango da Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik (Gipuzkoa kalea, 11); edonola ere, 08:15etik aurrera egingo da harrera, partaide bakoitzak bere irteera eta helmuga-arkutik pasatzean iristea kontrolatzeko txipa jasotzeko. Irteera ez-lehiakorrak diren arren, ‘BBK Mendi Martxak’ ekimenaren aurtengo berritasunetako bat da programa osatzen duten zazpi ibilaldietatik hiru edo gehiago egiten dutenek antolatzaileen opari bana jasoko dutela irteera guztiak bukatutakoan BBK Salan egingo den finalisten galan.Ekainaren 23an izango da uda heldu aurreko azken irteera, hurrengoak uda poasata egingo baitita: irailaren 22an Barakaldon, urriaren 20an Mungian, urriaren 27an Ortuellan, azaroaren 10ean Basaurin eta abenduaren 15ean Bilbon. Ibilbide guztiak zailtasun teknikorik gabeko mendi bideetatik izango dira, edonor segurtasunez ibil dadin eta bost ordu baino gutxiagoan egin ahal izateko. Gainera, ‘BBK Mendi Martxak’ hiritar guztiei irekitako proposamen inklusiboa da, eta horretarako, Getxoko Ibilki klubaren eta Gaude elkartearen laguntza du, ezintasunen bat duten pertsonak gidatzeko eta laguntzeko.