JUL. 04 2024 Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen 14 zirkulazio eskainiko ditu uztailean Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen 14 zirkulazio eskainiko ditu uztailean zehar instalazioetatik Lasaora. uztailaren 6an aterako dira lehen trenak. Tren historiko bat Azpeitiko museoan. (Andoni CANELLADA | FOKU) Bidaiari Lehen zirkulazioak uztailaren lehen asteburuan izango dira: 6an, 12:00etan eta 17:30ean irtengo dira trenak, eta igandean, hilaren 7an, 12:00etan. Era berean, uztailaren 13an (12:00 eta 17:30), 14an (12:00), 20an (12:00 eta 17:30), 21ean (12:00), 25ean (12:00), 27an (12:00 eta 17:30), 28an (12:00) eta 31n (12:00) ere antolatu dira lurrunezko trenen irteerak. Burdinbidearen Museoak Europako tren bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Makina erremintk, ikusgai Era berean, Euskal Herriko makina erreminta multzorik osatuenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mende amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren erlojuen bildumarik onenetako baten erakusketak ditu.Gainera, museoak “Sugin egun batez” jarduera berreskuratu denboraldi honetan, eta tren makinan joan-etorria egiteko aukera eskainiko du. Erreserbak aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago egin beharko dira gutxienez.Burdinbidearen Euskal Museoak udako ordutegia jarriko du martxcan asteartean, uztailaren 2an, eta abuztuaren 31ra bitarte egongo da indarrean (biak barne). Horrela, museoa 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekiko da asteartetik larunbatera, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan.