SEP. 11 2024 Antzinako musika, aitzakia paregabea Araba bisitatzeko Antzinako musikaz zipriztinduko dira egunotan Arabako hamaika eliza, katedral, santutegi eta baseliza, Arabako Antzinako Musikaren Astearen 42. edizioari esker. Beraz, bai bertakoek bai kanpokoek, aitzakia paregabea dute zenbait txoko arabar bisitatzeko musikaz gozatzeaz gain. Hamaika txokotara iritsiko da antzinako musika. (Getty Images) Bidaiari Arabako Antzinako Musikaren Astearen 42. edizioa irailaren 12an abiatuko da eta, guztira, hamar kontzertu eskainiko ditu. Munduan sona duten artistak bilduko ditu hilaren 22ra bitarte, Arabako Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.Egungo bakarlari ezagun ugari egongo dira aurtengo egitarauan, hala nola Justin Taylor klabezinista frantses-estatubatuarra, Sophie de Bardonneche biolinista frantsesa, Lucie Horsh flautista herbeheretarra, Olga Paschenko klabezinista errusiarra eta Ignacio Prego klabezinista espainiarra bere Tiento Nuovo taldearekin.Arabako Antzinako Musikaren Asteak agertoki, ziklo eta ekimen pedagogiko berriak izango ditu, «kalitate artistikoarekiko, gizarte erabilgarritasunarekiko eta kultura berrikuntzarekiko konpromisorik erabatekoenean oinarrita», antolatzaileen esanetan. Hamaika eszenatokiKontzertuek honako eszenatokiak izango dituzte: Gasteizko Santa Maria katedrala, San Pedro eliza, Ignacio Aldecoa kultur etxea eta Arte Ederren Museoa, Guardiako Eguren Ugarte upategia, Armentiako San Andres etsa San Prudentzio basilika, Artziniegako Encinako Andre Mariaren santutegia, Izki parke naturala, Aramaioko Sastiña eta Lantarongo Orgaz dorretxea. «Astea musikaren erreferente bihurtu da gure lurraldean, baita hitzordu entzutetsuenetako bat ere. Edizio honek beste jauzi bat emango du kalitatean, programazio berritu eta erakargarria baitakar, zeinak lagunduko baitu Astea birkokatzen generoaren jaialdi europar handien testuinguruan».Helburuak antzinako musika zabaldu eta biziberritzea, kultura sarea indartzea eta landa ingurunera iristea direla gogorarazi du, eta «hori guztia berdintasunaren eta belaunaldien arteko bizikidetzaren alde egin eta konposizioan eta interpretazioan emakumeari balioa ematen zaion bitartean».