DEC. 12 2024 Peruko Gobernua, Cuzcon inken inperioari buruzko museoa eraikitzearen alde Cuzcon Tahuantinsuyo inka inperioari eskainitako museo bat eraikitzeko erabakia hartu du Peruko Giobernuak. «Iragan inka baliotsua» aztertzeko, ikertzeko eta aitortzeko zentroa eta, era berean, turismoaren dinamizatzailea izango da. Museoa Cuzcon eraikiko da. (Getty Images) Bidaiari Dina Boluarte Peruko presidenteak interes nazionaltzat jo du Cuzcon, herrialdearen hegoaldean, Tahuantinsuyo inka inperioari eskainitako museo bat eraikitzea. «Museoa turismoaren dinamizatzaile bat ere izango da», adierazi du.Tawuantinsuyo Museoa Cuzcoko San Antonio Abad Unibertsitate Nazionalaren egoitzan eraikiko da, eta «nortasuna indartzen lagunduko du, Peru batuagoa eta bere aberastasun historiko eta kulturalaz jabetuagoa izango baita», gaineratu du Boluartek.Era berean, «iragan inka baliotsua» aztertzeko, ikertzeko eta aitortzeko zentroa izango da.Boluarteren ustez, museo hau «ez da soilik gure iragan loriatsuari egindako omenaldia izango, orainarekiko eta etorkizunarekiko konpromisoa ere izango baita». Gainera, etorkizuneko museo honek «deszentralizazio kulturalaren eta eskualdeen garapen iraunkorraren aldeko gure borondate politikoa berresten du».Erronka handiaLeslie Urtega Kultura ministroak gogorarazi du Cuzco hiriak, «herrialdeko gune kultural eta turistikoak», 31 museo dituela, baina esan du handia dela Gobernuak bere gain hartzen duen erronka, hau da, Tahuantinsuyo inperioaren inguruko lehen mailako museo handi bat eraikitzea.«Museo nazional handi bat da, gure inken bildumarik baliotsuenak modu egokian hartzeko, azpiegitura moderno batekin, eta, gainera, munduko ikertzaileentzako azterketa-leku bat izan dadin», gaineratu du. Bere ustez, leku honek Cuzcoren ezagutzan eta ulermenean sakontzeko baliogarria izango da.Tahuantinsuyo kolonaurreko Amerikako inperio geografikoki zabalena izan zen, eta XV. eta XVI. mendeen artean garatu zen, egungo Kolonbiatik Txileraino.