Munduan pasieran
Biztanlerik ez, baina liburuz gainezka
![Robert ATANOSOVSKI | AFP](/media/asset_publics/resources/000/944/894/article_main_landscape/1104_check_03.jpg)
Aspaldi ihes egin zuten ia biztanle gehienek Ipar Mazedoniako Babino herritik, baina han darrai Stevo Stepanovskik. Lehen Mundu Gerratik hona bere familiak 20.000 liburu gorde ditu etxean. Horien artean, argazki-liburuak, atlas eta mapak, inguruetako hizkuntza gutxituetako liburu eta hiztegiak... Aditu eta turista ugariren bisitak izaten ohi ditu antzeztokia eta guzti duen Stepanovskiren etxeak.