Egin planak

Pierre Loti, gogoan

Irailaren 1 arte

‘Pierre Loti eta Euskal Herriko agonia’ erakusketa dago ikusgai Baionako Euskal Museoan iraila hasiera arte.

Lurraldeko inguruak eta nortasuna defenditzeko idazle eta artistak erakutsitako jarrera islatzen du erakusketak eta, batez ere, Euskal Herriak XX. mende hasieran izandako aldaketa sakonetan izandako eragina.

Lotiren heriotzaren mendeurrenaren harira antolatu da, Les Amis de Pierre Loti à Hendaye et au Pays Basque elkartearekin lankidetzan, Rochefort herriko museoekin elkarlanean.