Egin planak
Antzinako Musika
Irailak 7-14
Urtero bezala, Lizarrako zenbait txoko antzinako musikaz zipriztinduko dira iraileko lehen egunetan. Besteak beste, San Migel eliza izango da kontzertuen eszenatoki.
Zehazki, Sevillako Orkestra Barrokoak inaugurako du hilaren 14ra arteko Antzinako Musikaren Astea. Aurten ere, maila handiko interpreteak, ganbera taldeak eta nazioarteko bakarlariak entzuteko aukera izango dute Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko musika gustuko dutenek bereziki.