Euskal Herriko tontorrik ederrenak
Edertasuna irizpide hartuta, Txusma Perez Azaceta mendizale adituak Euskal Herri osoko hogeita bederatzi tontor aukeratu ditu.
Zerrendan badira ezinbesteko mendiak, Orhi, Anboto, Larrunarri/Txindoki, Aratz edo Iparla kasu, baina baita hain ezagunak ez direnak ere, hala nola Soratxipi, Soila eta Pagazelai.
Oinak itsasoan dituen mendi batetik Pirinioetako bimilakoetara, Euskal Herriko gailurrik ederrenetara eramango du irakurlea.
Mendi lirainak dira, ikaragarriak, lehen begiratuan liluratzen gaituztenak. Badira bereziki erakartzen gaituzten mendiak, forma dotorea edo itxura desafiatzailea dutelako. Hain zuzen ere, horiek dira liburuko protagonistak.
“Ascensiones a las montañas más bellas”
Txusma Perez Azaceta
Sua. Euskal Herria liburuak bilduma
Gaztelaniaz