Egin planak
Flysch-a eta industria uztartuta
Uztailak 5-Irailak 15
‘Flysch’ dago ikusgai Itsasmuseum-en. Bizkaiko industriak inguruko paisaian izan duen eragina da Martin Del Bustok prestatutako erakusketaren oinarria.
Fenomeno geologikoa jorratzen duten hainbat lan aurkeztu ditu artistak eta Bizkaiko metalurgiaren iraganarekin antzekotasun batzuk proposatzen ditu.
Proiektuaren izenburuak, ‘Flysch’, euskal kostaldeko zenbait lekutan dauden harri sedimentatuko geruzei egiten die erreferentzia, batetik, eta, bestetik, hitzaren jatorri germaniarrari berari: ‘Jariatu edo irristatu’.